Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia, Osasuna
Ikastaroa asteazkenetan izango da: urriaren 17an, 24an, 31an eta azaroaren 7an.
Osasunaren eremuan gabiltzanok zuzenean edota zeharka sexualitate eta bikote alorrekin topo egiten dugu. Egoera horien aurrean, zalantzak eta beldurrak izan ohi ditugu, nola jokatu edo erantzun jakin nahi izaten dugu. Gure borondate ona beharrezkoa da, baina baita gutxieneko irizpide argi batzuk izatea ere, segurtasunez jokatu ahal izateko. Horretarako da ikastaro hau, baliabide horiek eskaintzeko. Nola jaso? Zein kontsulta daude gure esku eta zeinek gainditzen dute gure diziplina (medikuntza, erizaintza… )? Nola eta nora birbideratu kontsultak? Erabiltzaileek egiten dituzten kontsulta zuzenen atzetik benetako kezka eta beharrak identifikatzen ikasiko dugu, gainera.
UEUko Sexologia sailburua. EHUko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle elkartua. Sexualitatearen Psikologiako irakaslea. Bitxigorria Boutique Erotikoko Sexologia Zerbitzuko zuzendaria. Sexologia klinikoan aditua.
Azalpen teorikoak, ariketa praktikoekin tartekatuko dira. Eztabaida, talde txikietan lana, rol-playing-a eta kasuen azterketa egingo dira, besteak beste.
Famili mediku, ginekologo, emagin, erizain, urologo, psikologo, uro-ginekologiako fisioterapeuta, farmazeutiko, ikasle eta, sexualitatearen eta osasunaren arloan diharduten gobernuz kanpoko erakundeetako kideei.
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).
2021/01/08