Ikastaroak :: Informatika (software mailan), Publizitatea eta marketina
Ikastaroa azaroaren 8an (osteguna) izango da.
Sarrera
Interneten marketina egiteko moduak etengabe aldatzen ari dira. Sare sozialek gero eta pisu handiagoa hartu dute, baina garrantzitsua da marketinaren oinarriak ez ahaztea. Funtsezkoa da estrategia zehatz eta neurgarria erabakitzea. Estrategia hori ezarri eta aurrera eramateko komenigarria da sarean dauden erremintak eta jarduna ulertzea, eta ikastaro honek horri erantzun nahi dio: webguneak, estatistikak, idazkera, sare sozialak, eta abar.
Enpresa Kudeaketa Zuzendaritzan lizentziatua, sareko marketinean aditua.
Erakunde edo enpresak dituen helburuak sarean erdiesteko bideak ezagutzea.
Irakasleak sareko marketinari buruzko hainbat gai azalduko ditu, adibide praktikoak erabiliz, ikasleak parte-hartzera bultzatuz.
Interneten komunikatzeko ardura duen edonori.
Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).