Ikastaroak :: Informatika
Android mugikorrentzako sistema eragile bat da, Linux nukleoan oinarritua, middleware aplikazioekin batera gailu mugikorretan (smartphoneak, tablet-ak...) erabiltzeko bideratuta dago. Open Handset Alliancek garatutakoa da, elkarte honen helburua gailu mugikorretarako estandare irekiak zabaltzean datza, honela, edozein garatzailek garatu ditzake Androidentzako aplikazioak Googlek banatutako SDKren bitarteaz.
Orain arte mugikorrentzako sistema eragile gehienak itxiak ziren eta hauek pertsonalizatu eta programatzeko aukera gutxi eskaintzen zuten. Android mugikorrentzako sistema eragile libreak sistema eragilea pertsonalizatu eta programatzeko aukera berriak ireki zituen eta horrela gauza berriak egiteko mundu berri bat ireki.
Ikastaro hau UEUren eta Asmoz Fundazioaren artean antolatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.
Ikusi ikastaroaren web zehatza.
Ikastaroa DOAN da.
Informatikaria, Mugikorren teknologietan aditua.
@Talaioskoop-eko kooperatibista. @Koop57_EH-ko kidea. Garatzailea, hacktibista eta hedabide kolaboratzailea.
Twitter: @teketen
Ikastaroa erabat on line eta MOOC ikastaro honen bitartez, oinarrizko ezagutza lantzeaz gain, egoera jakinei aurre egiteko gaitasuna landuko da, bakarka zein elkarlanean. Horretarako, ikaskuntza mota honetan garrantzi berezia hartuko dute, ohiko idatzizko baliabidez gain, bideo tutorialak, autoebaluaziorako ariketak, zein taldekako ebaluazioa. Ikasleak ez ditu soilik edukiak modu pasibo batean jasotzen hainbat jardueretan parte hartu behar du eta ezagutza aktiboki eraiki lan kolaboratiboaren bitartez.
Informatikariei edo programatzeko zaletasuna duen edonori.
Ikastaroa DOAN da.
Izen ematea irekita dago, apirilaren 30a arte.
Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetik egingo da: Android ikastaroa.