Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Egoera kritikoei aurre egiteko baliabideak

  • Hasiera-data: 2013(e)ko apirilaren 16a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko maiatzaren 7a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko apirilaren 15a

Ikastaroa astearteetan izango da: apirilaren 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an.

Sarritan, egunean zehar izan ditugun arazoak etxera eramaten ditugu gurekin, eta batzuetan baita konpontzen ez jakin izanaren sentipena ere.

Modulu honek egoera zailetan eroso eta baliagarri sentitzeko jokabideak eskaintzen dizkigu. Horretarako, batetik, edozein estres-egoeratan aplikagarri izan daitezkeen erlaxazio eta kontzentraziorako oinarrizko teknikak eskaintzen dizkigu, eta, bestetik, aurrez aurre jartzen gaitu, naturalak diren arren, deseroso sentiarazten gaituzten bizitzako zenbait egoera eta gertakarirekin: lagun eta lankideen arteko tirabirak; azterketa baten aurrean edo lan-kargaren presioak sortzen duen blokeoa, maite dugun pertsona edo harreman baten galera, edo berri txarrak eman beharra, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

Parte-hartzaileek estutasunei aurre egiteko baliabide berriak eskuratzea eta egunerokotasunean suerta dakizkigukeen zenbait egoera kritikori erantzuteko jokabide-patroi eraginkorrak ikastea.

Edukiak

  • Erlaxazioa eta kontzentrazioa: arnasketa sendagai moduan eta “hemen eta orain” egoteko formulak.
  • Egoera kritikoak: kanpoko presioari (lana, azterketak) aurre egiteko baliabideak; istilu eta erasoak kudeatzeko bideak (kritikak hartu, ezetz esan); dolua eta galera-prozesuak ulertu eta egoera horretan dauden pertsonak lagundu; berri txarrak jakinarazi; komunikazio eraginkorrerako jarraibideak. Aipatutakoez gain, ikasleek ekar ditzaketen kezka zehatzak ere landuko ditugu, denborak ahalbidetuko duen heinean.

Metodologia

Modulu honetan estres-egoerak zelan bideratu bi ikuspuntutik lantzen dugu:

  • Batetik, edozein tentsio- edo ziurgabetasun-egoeratan erabilgarri izan daitezkeen zenbait erlaxazio- eta kontzentrazio-teknikak erakusten dira.
  • Bestetik, estres-egoera espezifikoetarako rol-jokoak eta simulazioak lantzen ditugu, adimen emozionalaren garapenerako teknikak eta Programazio Neuro Linguistikoan (PNL) oinarritutako komunikazio-teknikak erabiliz.

Nori zuzendua

Egoera zailei aurre egiteko baliabide gehiago izan nahi dituen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Etiketak

osatu