Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Komunikazio eraginkorraren artea (II. modulua)

  • Hasiera-data: 2009(e)ko urriaren 31a
  • Amaiera-data: 2009(e)ko azaroaren 7a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Larunbatak. 9:00 - 13:30 / 15:00 - 20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 19.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 23a

Komunikazio eraginkorraren artea ikastaro aurreratua mintegi eta tailer praktikoa da. Bertan, parte hartzaileek I. Moduluan bereganatutako komunikazio teknikak eta tresnak sakonduko dituzte. Horrez gain, euren trebetasunak, ahal dela, gehiago zabalduko dituzte.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Parte hartzailearen komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea. Horretarako, teknika erraz eta indartsuak ikasiko eta bereganatuko ditu, besteen aurrean ahalik eta jario handienaz, ahalik eta argien eta ahalik eta naturalen hitz egiteko. Horren ondorioz, emaitza hobeak lortuko ditu bere harreman pertsonal eta profesionaletan, eta bizi kalitate handiagoa ere bai.

Edukiak

Nork bere buruaren autoebaluazioa.Maila neurologikoak.Erakustaldiak egiteko eta jarraibideak emateko ariketak.Hizkera, ahotsa eta eskuak.Hitzen energia.Metaforak komunikazio prozesuan.Hizkera hipnotikoa.Egoerak eragitea.Arreta kontrolatzea.Sormena eta inprobisazioa.

Metodologia

I. Moduluko irizpide berak jarraitzen dira (eginez ikastea). Eredu esperientziala. Unez une, parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro guztian ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da.

Nori zuzendua

I. Modulua egin dutenei zuzenduta dago.

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztientzako diseinatua, esaterako: irakasleak, ikasleak; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztea, hitzaldiak ematea, lan taldeak zuzentzea (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea –prentsa, irratia, tb, politika, sindikatuetan, e.a.-) aisialdia, familiako harremanak, bikotekoak, adiskideak, e.a

Matrikulaziorako argibideak

  • Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.
  • Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.
  • Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).
  • Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.

Babesleak