Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa ostiraletan izango da: azaroaren 8an eta 15ean.
Ideia berritzaileak sortu eta ideazio-prozesu egokiak lantzeko, ideazio-fasea bera bezain garrantzitsua da aurretik egin behar den lana.
“Arazo baten formulazio egokia, kasu gehienetan, soluzioa bera baino garrantzitsuagoa da” Albet Einstein.
Ideia berriak sortzeko ohitura falta dugunez, prozesu horretan murgiltzeko zailtasunak izaten ditugu. Sormen teknikekin lanean hasten garenean, uste izaten dugu "ideia berritzaileak" bat-batean sortutako horiek direla eta, batzuetan hala bada ere, ezin da dena kasualitatearen esku utzi. Ideazio-prozesua paper batean idatzitako ehunka ideien zerrenda baino gehiago izatea lortu behar dugu, potentziala duten ideiak aurkitu, desegokiak baztertu eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren jakin, eta horretan laguntzera dator ikastaro hau.
Enpresa zientzietan diplomatua. IZINKER enpresako kidea. Erakunde eta enpresetan sormen prozesuak martxan jartzen dihardu gaur egun.
Talde dinamikak erabiliko dira gehien-bat, ariketa indibidualak egingo diren arren. Irizpide nagusia “eginez ikastea” izango da.
Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu: teoria gaiaren inguruko oinarrizko ezagupenak finkatzera bideratuta egongo da, eta alde praktikoak, esplikatutako teoria praktikan jartzeko aukera emango du (teoria %30 – praktika %70).
Ikastaroa aurreratua denez, ikastaro hau egiteko aurretik UEUren sormen-tailerretan parte-hartu behar izan dute edo bestela sormen-tekniketan bestelako trebakuntza jaso dutela adierazi beharko dute.
Oro har, bere bizitzan edo lanean ideia berri eta ezberdinak behar dituenari eta ideia asko izanda horiek aurrera eraman ahal izateko bultzadatxo bat behar duten pertsonei zuzendua.