Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin ordainketarik guk hala egiteko eskatu arte.
Ikastaroa larunbatetan izango da: martxoaren 29an eta apirilaren 5ean.
Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, beharrezkoa da eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea. Eskolak ematerakoan, gero eta urduriago datozkigu ikasleak: maitasun falta, konfiantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Une konkretu horretan, lasaiago eta ziurtasun handiagoz sentitzea lor genezake, ariketa berezi batzuk praktikan jarriaz. Gure egunerokotasunean ez al ditugu horrelako une asko? Ez ote litzateke interesgarria egunero sentitzea ziurtasuna, egunero lasai eta zentratuta egotea?
Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren tekniketan oinarritzen dira: Batbateko eboluzioa, Benetan dena maitatu, Ametsak, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Psikologia Positiboa, eta abar.
Musikeneko eta Hernaniko perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.
Ikastaroan gure bizi-kalitatea nabarmen hobeagotzen lagundu dezaketen tresnak ikasiko ditugu:
Ariketa praktikoak eginaz esperientzia ezberdinak bizi arazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Nahiz azalpen teorikoak ere eskaini, praktikari emango zaio garrantzia. Ikasleen arazoak ere landuko dira: beldurrak, gaueko ametsak, amesgaiztoak, sinesmenen onurak, arazoen jatorria, eta abar.
Indartu eta beldurrak gaindituaz bizi-kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutu nahi duen edonori.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348009