
Wordfast 5 bertsioaren ezaugarri aurreratuak aztertuko dira.
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna hau sakonean ezagutzea, itzulpen-memorien kudeaketa aukerak aztertzea, konfigurazio fitxategietan sakontzea, eta orokorrean Wordfastetik etekinik handiena ateratzeko autonomia lortzea.
Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, ordenagailu-gelan izango delarik. Ikasleek ariketak klasean bertan egiteko aukera izango dute.
Wordfast 5en oinarrizko funtzioak ezagutzen dituzten profesionalei zuzendua. Komenigarritzat jotzen da 'hastapenak' ikastaroa egin izana.
Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.
Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.
Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).
Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.
Hezkuntza Saila