Ikastaroak :: Etxebizitza, Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika, Arkitektura
Ikastaroan izena emateko aukera irekita ekainaren 23a arte: mooc.asmoz.org
Lurraldea eta hizkuntza. Edo, zehazkiago, lurraldearen antolakuntza eta hizkuntzaren aldaketa. Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragina ulertu, ezagutu eta kudeatzearen kezka pil-pilean dago gure inguruan. Hala ulertzen dugu, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk iragan 2014ko urtarrilaren 16 eta 17an antolatu genuen Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak ekimenaren arrakasta.
Jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaro hau antolatu dugu, hazkunde-urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanean gehiago sakondu, lurralde-antolakuntzaren ikuspegia landu, gaiaren inguruan hausnartu eta adibide praktikoak lantzeko.
Ikastaro hau Asmoz Fundazioarekin elkarlanean antolatu da eta bere ikasgela birtualaren bidez emango da.
Izen ematea irekita dago, ikusi argibideak (behean).
Zuzenbideak doktorea, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko irakaslea.
Arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea eta Aldiri aldizkariko zuzendaria. Euskarazko wikipediako kidea.
UEMAko koordinatzailea
Zuzenbidean doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Hiru esparrutan banatuko da Lurraldea eta hizkuntza MOOC ikastaroa: marko orokorra, marko juridikoa eta marko praktikoa. Esparru bakoitzeko hainbat bideo labur bilduko dira, osagarriak diren zenbait artikulurekin batera. Esparru bakoitzaren amaieran galdera batzuk egingo zaizkie ikastaroko parte-hartzaileei, iritziak jasotzeko eta ulermena neurtzeko. Ikastaroaren muina ikasleak garatu beharreko kasu praktiko baten lanketan datza, zeinaren bidez, lurralde-antolakuntzaren eragin linguistikoaren gaineko hausnarketa egingo den.
MOOC ikastaroen formatua jarraituz, ikastaro hau guztiz on line emango da Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualaren bidez, ikastaroa hasita badago ere, ekainaren 23a arte izena emateko aukera dago eta doanekoa da.
Oro har, euskara inguruko adituei zuzentzen zaie: soziolinguistei, euskara-teknikariei, elkarteetako langileei, euskara indarberritzeko interesa duten guztiei. Halaber, hainbat diziplina arteko gaia izaki, beste zenbait aditurentzat ere interesekoa izango da, besteak beste, geografoentzat, arkitektoentzat, hirigileentzat eta legelarientzat.
Izen ematea ASMOZ fundazioaren web gunetik egiten da: mooc.asmoz.org
Informazio gehiago: Irati Iciar, UEUko Etengabeko Prestakuntzako koordinatzailea: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org