Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza
Ikastaroa ostegunetan izango da: urriaren 16an, 23an, 30ean eta azaroaren 6an.
Ikastaro hau Ahots-teknika ikastaroaren jarraipena izango da.
Oinarrizko ahots-teknika ikastaroan ahots-teknikako zenbait arlo ezagutu eta esperimentatu genituen. Orain horietan murgildu eta urrutirago joango gara horiek guztiak barneratzeko. Errepertorio zabalago eta zailagoa landuko dugu teknika landu ahal izateko eta gozatzeko.
Musikan lizentziatua, kantu espezialitatean. Irakaslea, DBH, Batxilergo eta Kontserbatorioetan. Abesbatza zuzendaria eta formatzailea.
Ikastaroa guztiz praktikoa da:
Ahots-teknikaren oinarrizko ezagutza duenari zuzendua.
Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Ahots-teknika ikastaroa edo Ahotsaren indarraren ikastaroa egin duten ikasleek.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348052