Ikastaroak :: Liburua eta inprimategia
Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.
Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada...
Ikastaro honetan ikasleek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.
Ikastaro hau Elhuyarrekin elkarlanean antolatu dugu.
Espainiar filologian lizentziatua. Hizkuntzalaritza Orokorra eta Informazio-zientzietan lizentziatua. Hizkuntza, azterketa eta prozesamenduan masterra. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Ikastaroan landuko diren gai nagusiak. Idaztea:
Argitaratzea:
Saltzea:
Ikastaroa e-learning motakoa izango da. UEUren ikasgela birtualaren bidez emango da eta ez du aurrez-aurreko saiorik izango. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologiaren bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Ikastaroa hands-on moduan egingo da; hala, ikasleak urratsez urrats gidatuko ditugu liburu elektronikoa prestatzeko prozesuan. Eduki bakoitzak badu parte teoriko bat, baita praktikak ere, ikasle bakoitzak egiteko.
Sortzaileei. Beren edukiak zabaltzeko bideak bilatzen dituztenei.
Homologazio kodea: 1468348051