Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Ikastaroa urriaren 18an eta 25ean izango da.
Ikastaroa bete egin da, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara baina ez egin matrikularen ordainketa.
Jendaurrean dabiltzan gehienek, nahiz kulturalki zereginak ezberdinak izan, antsietate-mailaren bat bizi ohi dteu. Adibide gisa, kontzertuetan parte hartu dutenek, irakasleek edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio-maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu, baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, beharrezkoa da eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea. Eskoletara gero eta ikasleria tirabiratsuagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka… Geure buruarengan ziurtasuna sendotzeak gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Une konkretu horretan lasaiago eta ziurtasun gehiagoz sentitzea lor genezake, jarrera aldatzen lagunduko diguten tresna batzuk praktikan jarriaz. Gure egunerokotasunean ez al ditugu honelako une asko? Ez ote litzateke interesgarria egunero sentizea ziurtasuna, egunero lasai eta zentratuta egotea?
Ikastaro honetan zuzeneko edozein saiotan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren zenbait teknikatan oinarritzen dira: erabateko arreta, bat-bateko eboluzioa, benetan dena maitatu, ametsak, PNL, yoga, sofrologia, barkamen erradikala, psikologia positiboa, transgenerazionala, eta abar.
Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.
Ikastaroan gure bizi-kalitatea nabarmen hobeagotzen lagun dezaketen tresnak ikasiko ditugu:
Ariketa praktikoak eginez zenbait esperientzia biziarazi eta horiek nola kudeatu irakatsiko da. Nahiz azalpen teorikoak ere eskaini, praktikari emango zaio garrantzia. Ikasleen arazoak ere landuko dira: beldurrak, gaueko ametsak, amesgaiztoak, sinesmenen onurak, arazoen jatorria, eta abar.
Indartu eta beldurrak gaindituz bizi-kalitate bikaina lortu eta zoriontsua izateko bide eraginkorra ezagutu nahi duen edonori.
Oharra: Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen (oinarrizko ikastaroa) egin dutenak.
Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org, (Mari Karmen).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa.
Homologazio kodea: 1468348055