Ikastaroak :: Liburua eta inprimategia
Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bakarra izango du, ikastaroaren hasiera-egunean, martxoaren 2an, 17:30etatik 19:30etara.
Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada...
Ikastaro honetan ikasleek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.
Ikastaro hau Elhuyarrekin elkarlanean antolatu dugu.
Espainiar filologian lizentziatua. Hizkuntzalaritza Orokorra eta Informazio-zientzietan lizentziatua. Hizkuntza, azterketa eta prozesamenduan masterra. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa.
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Ikastaroan landuko diren gai nagusiak. Idaztea:
Argitaratzea:
Saltzea:
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Ikastaroa hands-on moduan egingo da; hala, ikasleak urratsez-urrats gidatuko ditugu liburu elektronikoa prestatzeko prozesuan. Eduki bakoitzak badu parte teoriko bat, baita praktikak ere, ikasle bakoitzak egiteko.
Sortzaileei. Beren edukiak zabaltzeko bideak bilatzen dituztenei.