Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Informatika
Ikastaroa on-line izango da. Ikasgelako saio bi izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, urriaren 29an, 17:30etatik 19:30etara lehenengoa, eta ikastaroaren amaieran, azaroaren 26an, bigarrena. Ikasgelako saioak UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Informazio geografikorako sistemak (GIS) lurraldearen gaineko azterketak egiteko ezinbestekoak bihurtu dira.
Azken urteetan, askotariko diziplinetan hasiak dira erabiltzen GISak, software libreari eta teknologiaren garapenari esker haienganako eskuragarritasuna handitu egin baita.
GISaren bitartez, lurraldearen gaineko azterketak egin daitezke, eta edozein fenomeno aztertzen ari garela, ikuspegi osatuagoa lortu. Horrez gain, esku artean dugun informazioa gurutzatu eta emaitza berriak lor ditzakegu, eta horiek modu erraz eta bisualean lurraldearen gainera ekarri.
Azken aldian, gainera, OpenData filosofiaren inguruan lortu diren aurrerapenek datuak eskuratzeko bideak asko erraztu dituzte, eta, beraz, GISa baliatzeko bideak zabaldu dira.
Hutsetik eta modu erraz batean oinarrizko GIS azterketak egiten ikastea da ikastaroaren helburua.
Ikastaro hau Gaindegia. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarekin elkarlanean antolatu da.
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
Informazio geografikorako sistemak (GIS): sarrera.
Baliabideak. Datu espazialak eta alfanumerikoak.
Datuen uztarketa eta kalkulua.
Datuen adierazpena eta argitalpena.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran aurrez aurreko saioa izango du. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Erabilerari dagozkion oinarrizko azalpenak idatziz jasoko ditu ikasleak, baina trebetasun nagusiak datuen ustiapenari lotutakoak izanik, ikasleak ariketa praktikoak egin beharko ditu. Ariketa praktikoak baloratzeko garaian prozesuak eta emaitzak hartuko dira aintzat.
Analisi sozioekonomikoak egin beharrean diren ikasle, ikertzaile eta profesionalei, zein soziologoei, geografoei, ekonomialariei, kazetariei…