Ikastaroak :: Hezkuntza
Irakasle edo hezitzaile izatea ez da lan erraza, berezkoa duen lanaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio aztoratuak, jarrera desegokiak eta abar presente baitaude.
Guzti honek irakasleen osasunean eragin dezake, estresak sistema inmunologikoa makaltzen baitu gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arriskua areagotuz (urduritasuna, lo egiteko arazoak, min muskularrak, kontzentrazio falta, tristura, depresioa, etab).Yogako hainbat teknikek eragin horiek arindu eta bideratzen dituzte. Teknika horiek ikasleekin erabiltzeko aukeratuta daudenez, beraien kontzentrazioa handitu egiten da, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, portaera hobetu eta ikasketarekiko jarrera baikortu egiten da.
Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.
Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren, tekniken praktikari ekingo diogu. Yogak izaera esperimentala daukanez, ikastaroa hainbat teknika erabilgarriren esperientzian oinarrituta dago
Halaber, ikasgelako saioen osagarri, ikasleak lan pertsonala egin beharko du (2,5 ordu).
Irakasle, hezitzaile, begirale edo edozein gurasoei zuzendua.
Nafarroako Gobernuak ezarritako homologazio prozeduran sartua dago ikastaro hau