Ikastaroak :: Informatika
Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetikegin behar da. Epea irekita dago.
Gaur egun HTML5 hitza hainbat gauza adierazteko erabiltzen da: HTML5 markaketa lengoaia bera (HTML5 espezifikazioa, hain zuzen ere), eta beste hainbat teknologien multzoa, web irekia plataformarekin lotutako teknologiak: WebSocketak, WebWorker-ak, SVG, MathML, Geokokapen APIa, XmlHttpRequest, Context 2D, Web Fonts edo CSS3, esate baterako.
Gero eta web aplikazio konplexuagoak sortzen dira HTML5 erabiliz, multimedia eta sare-komunikazioak barne hartzen dituzten aplikazioak, bai enpresetarako baita aisialdirako ere. Orain dela urte gutxi ezinezkoa zen nabigatzailean aurkitzea horrelako jokoak , bideo-konferentziak egiteko tresnak edo ofimatikarako eta kudeaketarako aplikazioak, inolako plugin edo gehigarri beharrik gabe.
Aldi berean, barrutik somatzen dugun konplexutasun hori gardena bilakatzen da erabiltzailearentzat. Grafikoak fin-fin mugitzen dira pantailan, audioa primeran entzuten dira eta bideoekin egiten diren filigranak sekulakoak dira.
UEUk eta ASMOZ-ek iaz HTML5-en inguruko oinarrizko MOOC ikastaroa antolatu zuten. Bertan HTML5 erabiliz web aplikazioen inguruko oinarrizko kontzeptuak landu ziren. Hainbat ariketa praktikoa egin genituen: Canvas osagaia ezagutu, JavaScript-en hasierako urratsak eman, Drag&Drop, <video> eta <audio> etiketak, DOM eredua, eta beste hainbat gauza landu ondoren, praktika gisa Pong izeneko joko bat garatu genuen. Baina bukaeran, ikasleek HTML5-en eta horrekin lotutako beste teknologia batzuetan sakontzeko gogoa zutela ikusi ondoren, ikastaroaren bigarren zati hau osatu dugu.
Bertan JavaScript erabiliz, objektuetara zuzendutako programazioa landuko dugu, HTML5 eta JavaScripten egindako Web aplikazio aurreratuak araztatzen ikasiko dugu (Chrome DevTools tresneria erabiliz) eta lehenengo ikastaroan gainetik ikutu genituen alderdi aurreratu batzuk xehetasunez aztertuko ditugu ikastaro berri honetan: gertaera kudeatzaileak, WebSocketak, WebWorker-ak eta jQuery liburutegian murgilduko gara. Bukatzeko, Tetris jokoaren bertsio erraz bat landuko dugu ikusitako guztia praktika batean lotzeko nahian.
Ikastaro hau Asmoz Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Informatikan doktorea, EHUko irakaslea, Euskalbar, Babelium eta DiarioLinux proiektuen sortzailea, UEUkidea.
Twitter: @juanan
Urriak 26 - Azaroak 1
1. JavaScript aurreratua
Objektuetara zuzendutako programazioa
Ariketa praktikoa: Makinak, Gizakiak, Estralurtarren arteko guda (jokoa)
2. Chrome DevTools
JavaScripten egindako aplikazioak araztatzen ikasi
Azaroak 2 - Azaroak 8
3. Gertaera kudeatzaileak
Ariketa praktikoak:
4. Datuen Komunikazioa
JSON eta Ajax
Ariketa praktikoa: openweathermap API
Azaroak 9 - Azaroak 15
5. WebSocket-ak
Ariketa praktikoa: erabiltzaile anitzeko joko sinplea
6. WebWorker-ak
Ariketa praktikoa: zenbaki lehenen bilatzailea
Azaroak 16 - Azaroak 22
7. jQuery liburutegia
8. PRAKTIKA: joko baten programazioa.
Ikastaroak zati teoriko bat izango du baina batez ere praktikoa izango da.
Ikastaro ireki eta masiboa izango da hau, bideoetan oinarritutako irakaskuntza eta ebaluazio jarraia izango dituena. Test moduko ariketak ez ezik, programatxo praktikoak ere proposatuko dira.
MOOC ikastaroen formatua jarraituz, ikastaro hau guztiz on line emango da Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualaren bidez.
HTML5 (I) ikastaroa egin duten ikasleentzako pentsatutako ikastaroa da hau. Alegia, ikastaro honi etekina atera ahal izateko HTML5 zer den jakin behar da (zehazki <canvas> osagaia, <video> eta <audio> elementuekin oinarrizko eskarmentua izatea) eta JavaScripten gutxieneko ezaguera bat izatea.
Hala ere, ikastaroan interesa daukan edonork eman dezake izena, baina JavaScripten gutxieneko ezagutza behar da eta hori egiaztatu ahal izateko, test bat prestatu dugu.
Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetikegin behar da. Epea irekita dago.