Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetikegin behar da. Epea irekita dago.
Lurraldea eta hizkuntzaren arteko loturari heldu nahi zaio ikastaro honetan, ikuspegi juridiko eta ekolinguistikoan erreparatuz. Euskara, juridikoki, Euskal Herriko “berezko hizkuntza” gisa konfiguratu bada ere, bere estatus juridikoa askotarikoa izateaz gainera, oraindik orain oztopo juridikoekin aurkitzen da bere lurraldean lehentasunezko hizkuntza bihurtzeko.
Euskal Herrian ditugun legezko markoetan hizkuntza prebentzioaren ikuspegia nola garatu daitekeen/behar den landuko da ikastaroan: Nola garatu euskararen lehentasuna edota eragin linguistikoaren ebaluazioa gaur egungo legedian? Zein dira egungo marko juridikoak ezarri dituen mugak? eta nola gainditu?
Pertsonaltasun-printzipiotik lurraldetasun-printzipiora doan jauzi kualitatiboaz solastatuko gara, euskaldunen bizitoki geografikoek duten hauskortasun berezia babeste aldera. Euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak inoiz baino beharrezkoago ditugulako.
Ikastaro hau Asmoz Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Zuzenbidean eta magisteritzan lizentziatua. Kutxa Ekoguneko proiektu kudeatzailea eta hizkuntza-ekologia arduraduna. UEUkidea eta LUHI graduondoko Batzorde Akademikoko kidea.
Zuzenbidean doktorea. UPV/EHUko irakaslea.
Zuzenbide publikoan doktorea (PU)
1. Sarrera, gaia kokatzea.
2. Euskararen estatus juridikoa euskararen herrietan: ofizialtasun bikoitza, berezko hizkuntza, hizkuntza plangintzaren helburua
3. Euskara lehentasunezko hizkuntza
4. Ingurumenaren eta naturguneen babeserako teknika juridikoak hizkuntzen eta arnasguneen babeserako.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Irakurtzeko testuak eta ikus-entzunezko edukiak erabiliko dira gaiak kokatzeko eta ariketek edukiak barneratzen lagunduko dute.
MOOC ikastaroen formatua jarraituz, ikastaro hau guztiz on line emango da Asmoz Fundazioaren ikasgela birtualaren bidez.
Gaian interesa daukan edonori.
Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetik egin behar da. Epea irekita dago.