Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Informatika (software mailan)
Oso webgune erakargarria sortu du code.org erakundeak konputagailuen programazioaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko eta haiekin jolasteko. Gaztetxoek irudi batean mugituko den pertsonaia baten ibilbidea programatzen dute eta momentuan bertan ikusten dute martxan eurek "programatu" dutena.
Web aplikazio hori 37 hizkuntzatan erabil daiteke, baina euskaraz oraindik ez. Hori da gure erronka aurtengo Euskararen Egunerako euskaraz plazaratu nahi dugu. Lana hasita dago, UEUko udako ikastaroan itzuli zenarekin lanaren laurdenera eginda dago honezkero. Baina oraindik falta zaizkigu azken urratsak. Bakoitzak bere kabuz lagundu dezake etxetik aplikazioko mezuak itzultzen (code.org euskaratzen hasteko gida laburra). Baina prozesu honetan lagun gehiago biltzeko, eta ekinbide komunitario eta ludiko bihurtu arren Code-org Itzulpen-Maratoia antolatu dugu azaroaren 7rako, larunbata.
UEUko Informatika sailburua. Ingeniaritza Informatikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Euskararen egunera code.org tresna euskaratuta egotea.
Bi sari emango dira bat maratoi-saioan gehien itzuliko duenarentzat, eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Egunean banatuko da.
Ingelesa eta euskara dakien ororentzat, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat oso interesgarria.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-10:15 |
Ongi etorria eta Code.org-ren sarreratxoa
|
|
10:15-12:00 |
Itzulpen-saioa
|
|
12:00-12:30 |
Kafea
|
|
12:30-15:00 |
Itzulpen-saioa
|
|
15:00-16:00 |
Luntxa, otordua
|
|
16:00-16:30 |
Sari-banaketa eta agurra
|
1. MATRIKULA doan da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
Izena emateko argibideak: