Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa
Ikastaroa larunbatetan da: martxoaren 5ean eta 12an, 9:00etatik 14:00etara.
Umoreak funtzio asko ditu: bizitza erlatibizatzeko balio du, estresa kudeatzeko aproposa da, bizitzari zentzua topatzeko baliagarria da, erlazioak sustatzen ditu, arazoei aurre egiteko makulu eraginkorra da, ondo pasatzeko iturri agorrezina da, ikasteko pizgarri baliotsua eta lanerako giro positiboa sortzeko tresna da, besteak beste. Ikastaro honetan umoreari gure bizitzan tartea egiteak zer-nolako abantailak ekartzen dizkigun ikusiko dugu, eta egunerokoan nola landu dezakegun ikasi. Hortik abiatuz, ikasgelan umorea estrategia bezala erabiltzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko dugu, eta horiek praktikara eramateko estrategia eta ariketak ezagutuko ditugu.
Kazetaria. UEUko komunikazio-arduraduna. Umoreari buruzko formatzailea: familian, eskolan, lanean, genero ikuspegian eta barreterapia. Barretartia.com blogeko kudeatzailea.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaroa batez ere praktikoa izango da, baina gaia kokatzeko oinarrizko teoria eta bibliografia ikusiko dugu. Alde praktikoa batez ere ariketen bidez, bideo eta beste euskarrien bidez eta norberaren esperientziak partituz bideratuko dugu.
Irakasle eta hezitzaileei.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa. Homologazio kodea: 1668348010.