Ikastaroak :: Ongizatea, Osasuna

Makrobiotika

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 21a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 2a

Makrobiotika terapia alternatiboen barruan sailkatua izan den dieta zorrotz bat bezala ezagutua izan da. Baina Makrobiotika dieta zorrotz bat baina askoz gehiago da. Bizitzeko modu bat da, askatasunez, bakezko eta zoriontasunezko mundu bat lortzea helburu duena. Honetarako bakoitza bere buruarekin ongi sentitzea eta osasuntsu egotea beharrezkoak jotzen ditu eta horregatik elikadurari eta bizitza estiloari garrantzi handia ematen die.

Ikastaro honen helburua Makrobiotika jenderi gertuaraztea da eta oinarrizko orientabide batzuk ematea bere osasuna zaintzeko.

Irakaslea

  • Egoitz Garro Hernaiz

    Lehen Hezkuntzan diplomatua eta Ikaskuntza Arazoetan aditua da. Horrez gain, masaje terapeutikoa eta erreflexologia ikasi zituen eta Makrobiotikan Diplomatu zen Lisboako Makrobiotika Institutuan.

Helburuak

Bizitza estilo orekatu eta osasuntsu bat eramateko gomendioak ezagutzea du helburu ikastaroak.

Edukiak

  • Makrobiotikaren historia eta oinarrizko kontzeptuak
  • Yin eta yang kontzeptuak.
  • Gure sistema immunologikoa, energia eta osasuna
  • Gure eguneroko elikadura

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izanen da. Teoria pixkat eta sukaldeko praktika batzuk uztartuko ditugu ikastaroa ahalik eta erabilgarriena eta atseginena izan dadin.

Nori zuzendua

Ikastaro hau makrobiotikaren, terapia alternatiboen eta gorputza zaintzeko gomendioen inguruan interesa duen orori zuzenduta dago.

Oharrak

Ikastaro honetako lehenengo hiru saioak UEUko egoitzan izanen dira eta azken saioa, Jaso Ikastolan.