Buru-mapak gure ideiak antatzeko tresnak dira eta ikaskuntzarako zein irakaskuntzarako baliagarriak dira.
Buru-mapen sorrera Tony eta Barry Buzan anaiei zor zaie, beraiek idatzitako "The mind mapping book" liburuan oinarrituta baitago.
Liburua oinarri hartuta, buru-mapen abantailak, nola eta zertarako erabil daitezken erakutsiko dugu.
Irakaslea
Helburuak
- Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
- Eskuz egiten hastea.
- Ordenagailuz egiten ikastea.
- Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.
Edukiak
- Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
- Irudimena lantzeko ariketak.
- Oinarri teorikoak.
- Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
- Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
- Sakontzeko informazio iturriak.
Metodologia
1) Buru-mapagintzari buruzko buru-mapa bat utziko da norberak ikastaro aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko.
2) Ikastaroan zehar
- eskema horren edukia zein den azalduko da.
- ariketa praktikoak izango dira ardatz.
- jendearen parte-hartzea sustatuz.
Nori zuzendua
Ikasle/irakasleei; profesionalei; jendaurrean mintzatzen direnei; sortzaileei, jakin-nahiei…
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
- Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: BM2010
- Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
- Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.
Babesleak
Etiketak
ideiak sortu,
sormena,
buru-mapak,
mind mapping