Ikasi > Ikastaroak > Komunikazio eraginkorraren artea: II. Modulua 

Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Komunikazio eraginkorraren artea: II. Modulua

  • Hasiera-data: 2010(e)ko otsailaren 27a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko martxoaren 6a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-2/
  • Ordutegia: Larunbatak. 9:00-13:30 eta 15:00-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 19 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko otsailaren 19a

Komunikazio eraginkorraren artea ikastaroan, pertsona arteko komunikazioaren prozesuan dauden arlo desberdinak garatuko dira. Besteak beste, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, gorputzaren erabilera komunikazioan, barne egoerak, ahotsaren eta hitzezko edukiaren alderiak aztertuko dira.

Komunikazio eraginkorraren artea: II Modulua ikastaroa I. Modulua  landu zuten ikasleei zuzendua dago.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.

Helburuak

  • Ikastaroko I. Moduluan ikusitako teknika eta tresnak sakontzea.
  • Komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea.
  • Natural hitz egiteko teknikak geureganatzea.

Edukiak

EGITARAUA

Egunak: Otsailaren 27a (larunbata) eta martxoaren 6a(larunbata)

Ordutegia: 9:00 – 13:30 eta 15:00 – 20:00

Egitaraua:

· Nork bere buruaren autoebaluazioa

· Maila neurologikoak

· Erakustaldiak egiteko eta jarraibideak emateko ariketak

· Hizkera, ahotsa eta eskuak

· Hitzen energia

· Metaforak komunikazio prozesuan

· Hizkera hipnotikoa

· Egoerak eragitea

· Arreta kontrolatzea

· Sormena eta inprobisazioa

Ordu kopurua guztira: 19 ordu.

Metodologia

Mintegi eta tailer praktikoa izango da. Irakasleak erakustaldiak egingo ditu eta ikasleek, aldiz, hainbat ariketa osatuz garatuko dituzte eskaintzen diren teknikak eta tresnak.

Nori zuzendua

Komunikazioa eraginkorraren artea: I. Modulua egin zuten ikasleei.

Egitaraua

2010-02-27

09:00-11:00

Nork bere buruaren autoebaluzaioa

11:00-12:00

Maila neurologioak

12:00-13:30

Hizkera, ahotsa eta eskuak

15:00-17:00

Hitzen energia

17:00-20:00

Erakustaldiak egiteko eta jarraibideak emateko ariketak

2010-03-06

09:00-10:00

Metaforak komunikazio prozesuan

10:00-11:00

Hizkera hipnotikoa

11:00-12:00

Egoerak eragitea

12:00-13:30

Arreta kontrolatzea

15:00-17:00

Sormena eta inprobisazioa

17:00-20:00

Erakustaldiak egiteko eta jarraibideak emateko ariketak

Matrikulaziorako argibideak

  • Behin izena eman ondoren, matrikula ordaindu behar Euskadiko Kutxaren kontu honetan: 3035 0111 62 1110032927
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: KEA2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Iwer eraikina (Matesa), Martzelo Zelaieta, 75, B2, 60. bulegoa, 31014 Iruñea
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

 

Etiketak

komunikazio trebetasunak, komunikazio teknikak, hizkera
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU