Ikasi > Ikastaroak > Wordfast 5 - Hastapenak (1) 

Ikastaroak :: Itzulpengintza

Wordfast 5 - Hastapenak (1)

  • Hasiera-data: 2010(e)ko martxoaren 3a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko martxoaren 17a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-eibar/
  • Ordutegia: Astean zehar. 16:00 - 19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko martxoaren 2a

Ikastaro hau bete egin da. Hainbat pertsona geratu direnez ikastaroa egin ezinik, ikastaroa berriro eskaintzea erabaki dugu. Interesatuok, ikusi Wordfast 5 - Hastapenak (2) ikastaroa.

Ikastaroa asteazkenetan izango da.

Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbestekoak bihurtu dira itzultzaileentzat. Wordfast programarekin egindako lana berrerabili eta denborari etekin handiagoa ateratzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ikastaro hau egin ondoren, erabiltzaileek programak dituen aukera nagusiak ondo ezagutuko dituzte.

Irakaslea

Helburuak

  • Wordfast programaren aurkezpen zabala egitea.
  • Erabiltzaileek eguneroko lanean Wordfast erabiltzeko gaitasuna lortzea.
  • Tresnaren ikuspegi globala lortzea.

Edukiak

  • Wordfasten aurkezpena: OLI tresna zer den, nondik lortu, lizentziak...
  • Itzulpen-memorien sorrera eta antolaketa.
  • Programaren funtzio nagusiak: tresna-barraren botoien aurkezpena.

Metodologia

Ikastaroa ordenagailu gela batean izango da, eta ikasle guztiak praktikak egingo dituzte, azalpenak eman ahala.

Nori zuzendua

Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali edota Wordfast ezagutzen ez duten itzultzaileei.

Egitaraua

2010-03-03

16:00-19:30

Wordfast eta Plus Tools instalatzea

  • Bi programak instalatzea.
  • Dokumentu pareetatik itzulpen-memoriak sortzea.

2010-03-17

16:00-19:30

Wordfasten hastapenak

Itzulpen-prozesua bideratzeko nozioak, itzulpen-memoriak sortzea, glosarioak kudeatzea, dokumentuak garbitzea, testuinguru bilaketak, etab.

2010-03-10

16:00-19:30

Wordfasten hastapenak

Programaren oinarrizko funtzioak aztertuko dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: W5H2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

Etiketak

wordfast, itzulpen-tresnak, itzulpen-memoriak, itzulpena
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU