Ikastaroak :: Psikologia
Heriotza bizitzaren parte bat da. Hala ere gaur egun heriotzaren gaia tabu bat da gure gizartean. Hori dela eta, gai honen inguruko alderdi asko ilun samar izaten ditugu gure baitan, era honetan, haurrekin gai hau jorratzeko orduan, hainbat zalantza agertu ohi zaizkigu: zer ulertzen dute haurrek heriotzaz? Zelan hitz egin dezakegu haur batekin gai honen inguruan? Nola lagundu ahal diogu dolu prozesu batean dagoen haur bati? eta abar.
Ikastaro honen bidez, galerak, heriotza eta dolua gaiei helduko diegu. Horretarako gure burua hobeto ezagutzea izango dugu abiapuntua, norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, ilun dauden bazterrak argitzen saiatuz eta ondoren haurren galera eta dolu prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gai hau haurrekin nola jorratu aztertzeko xedearekin.
Psikologoa; Psikoterapia alorrean eta Irakaskuntza alorrean esperientziaduna. Lan ildoak hezkuntzan: adimen emozionala eta galera eta doluen lanketa.
Haurra, galerak, heriotza eta doluaren inguruko hurbilketa teoriko-praktikoa eskaintzea, haurrekin heriotza baten inguruan zelan hitz egin jakiteko eta galeren ondorioz, haurrek esperimentatu ditzaketen emozio-egoerak ezagutu, ulertu, eta laguntzeko bideak aztertzeko.
Dolu-prozesuan blokeatuta egon daitezkeen haurrak detektatzeko, arreta berezia eman behar zaien jokabideak ezagutzea.
Bizitza eta heriotzaren pedagogiaren inguruko hausnarketa bultzatzea.
Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua; Haurrak eta galerak; Haurrak eta heriotzaren ulermena, haurraren garapen aldi desberdinetan; Haurrak eta dolua; Nola lagundu haurra dolu prozesu batean; Esku hartzea: heriotzaren pedagogia; Dolu prozesuen desberdintasunak generoaren ikuspuntutik
Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Ikastaroan zehar baliabide didaktiko ezberdinak erabiliko ditugu: alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailan eduki teorikoak era esperientzial batean lantzeko ariketa desberdinak proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatzeko; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa bultzatuko da.
Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko galeren egoeraz talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin txertatuko dutelarik
Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, gurasoak,...)
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:30 |
Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan |
|
16:30-18:00 |
Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:30 |
Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan |
|
16:30-18:00 |
Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan |
|
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren 297/2016 uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez homologatutako jarduera.