Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika (software mailan)
Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:
Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Jaiotzetik teknologia digitalaz inguraturik daude pertsonak. Horiek, oro har, ez daukate beldurrik konputagailuekin aritzeko. Interneten ibiltzen dira, aplikazioak jaitsi, instalatu eta erabiltzen dituzte trabarik gabe. Horrek ikasleen eta irakasleen arteko arrakala nabarmena eragin du, oraindik irakasleen gehiengoa ez baita jaiotzez digitala.
2013. urtean Europako Batzordeak argitaratu zuen DigComp, Europako kideek izan beharreko gaitasun digitalen gida. Harrezkero, hezkuntza-sistema askotan aldaketak egin dira gaitasun horiek txertatzeko eta EAEko Heziberri2020 curriculumak ere txertatu ditu neurri batean edo bestean. Edukien sorkuntzaren atalean, ordenagailuen programazioari dagokionez, ordea, hankamotz ikusten dugu curriculuma Europako hainbat lurralderekin konparaturik, Erresuma Batua, Estonia eta Madril edo Nafarroako erkidegoak esate baterako. Horietan programazioa LHtik irakasten hasi baita, edo horretarako programa bat sortu dute behintzat.
Eskoletan dagoen gabezia hau eskolaz kanpoko ekintzen bidez betetzeko saiakera badago ere, horrek dagoeneko existitzen diren genero eta maila sozialen arteko arrakala areagotzeko tresna ezin hobeak dira.
Arrakala horiei aurre egiteko, pixkanaka, baina etenik gabe, programazioaren oinarrizko kontzeptuak txertatzen joan beharko lukete eskoletan. Zorionez lan horretan neke handirik gabe aritzeko tresnak badira eta ikastaro honetan horietako batzuk landuko ditugu.
UEUko Informatika sailburua. Ingeniaritza Informatikoan doktorea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.
Industri ingeniaria. UEUkidea. UPV/EHUko irakaslea Donostiako Informatika Fakultatean.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.
Metodologia aktiboak erabiliko dira. Gai teorikoetan sakontzeko, ikasleek informazioa bilatu beharko dute Interneten, jorratu beharreko gaien inguruan; ondoren, guztien artean eztabaidatuko dute, modu parte-hartzailean, ondorioak bateratze aldera. Gai praktikoak lantzeko, code.org plataforma erabiliko da, eta hainbat programazio-ariketa egingo dituzte. Oinarriak ezagutu ondoren, proiektu bat egin beharko dute: bakoitzak definitu beharko du norberaren irakasgairako interesekoa den ibilbide bat code.org plataforman. Azkenik, egindako proiektuaren aurkezpena egin beharko dute taldekideen aurrean.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei.