Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.
"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 3. Saio monografikoa da.
Hazteak, garatzeak, etapa ezberdinak bizitzeak eta euren arteko transizio egokia burutzeak duen garrantzia kontuan izanda, etapa hauek zehazki deskribatu eta berez dakartzaten ezaugarriak ezagutuko ditugu saio honetan zehar, bidelagun bezala jakin ahal izan dezagun guzti honen aurrean nola kokatu.
Irakasleak:
Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.
Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua.
Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.
Irakasle, hezitzaile, guraso zein gaian interesa duen orori.
Saio monografiko honetan izena emateko, jarraitu ondoko argibideak: