Ikastaroak :: Pedagogia

Mugak (limiteak) eta ondorioak

  • Data: 2017(e)ko martxoaren 25a
  • Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUIrunea
  • Ordutegia: Larunbata. 9:30-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2016(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2016(e)ko irailaren 26a

Ikastaroa BETE egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratuko zara.

"Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia" formakuntzaren 6. Saio monografikoa da.

Askatasuna oinarri izan nahi duen jarduera batean ezinbestekoa da ongi zehaztea muga edo limitearen kontzeptua. Bizitzak berak erakusten digu mugen presentzia, garrantzia eta berezkotasuna. Limiteek duten zentzua eta hauek jartzeko nola egiten dugun eta nondik abiatzen garen gogoeta egitea oso garrantzitsua  eta ezinbestekoa da. Ekintzen ondorio eta zigorraren artean dagoen sakoneko ezberdintasuna antzematea ere izanen da saioaren helburu, ondorioen berezkotasuna azpimarratuz.  

Irakasleak:

  1. Ane Ablanedo Larrion (koordinatzailea). Psikoterapia eta haurren prebentzion aditua. Filologoa eta irakaslea Bigarren Hezkuntzan eta Baionako UPPA eta Nafarroako NUP-en. “Eskola libre eta demokratikoak” ikastaroko arduraduna.

  2. Ane Otxoteko Vaquero: GOIZTIRI eskola librean koordinatzaile eta bidelagun. Haur prebentzioan aditua. 

  3. Ainhoa Iturbe Tolosa: GOIZTIRI eskola librean bidelagun. Psikologoa. Terapia sistemikoan aditua.

Edukiak

  • Bizitzaren berezko limiteak.
  • Mugen zentzua.
  • Ondorioak vs. Zigorra.
  • Nondik, nola eta noiz jarri mugak.
  • Haurraren bizipena limitearen aurrean: mina, frustrazioa, haserrea, onarpena
  • Elkarbizitzarako arauak.

Nori zuzendua

Irakasle, hezitzaile, guraso zein gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

Saio monografiko honetan izena emateko, jarraitu ondoko argibideak:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.