Ikastaroak :: Argazkigintza, Diseinua
Gaur egun asko dira reflex kamera bat dutenak baina ondo erabiltzen ez dakitenak. Txango/ikastaro honi esker reflex kamerari etekin guztia ateratzen lortuko duzu.
Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.
www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito
Reflex kamera zer eta nolakoa den ikastea.
Reflex kamerak eskaintzen dituen argazki-mota ezberdinak ezagutzea.
Reflex kameraren eskuzko agintean erabiltzen ikastea.
Sarrera. Zer eta nolakoa da kamera reflex bat.
Distantzia fokala. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
Obturazio-abiadura. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
ISO sentikortasuna. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
Diafragma. Zer da? Adibideak eta kasu praktikoak.
Esposizioa eta bere garrantzia.
Eremu-sakontasuna. Adibideak eta kasu praktikoak.
Nola lortu mugimendua argazkietan ondo ateratzea.
Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren kameratan adibideak landuko dituzte.
Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin.
Ikastaroa gela baten egin daitekeen arren, kalean landuko dugu, ikastaroa txango moduan planteatuz gero kasu praktiko gehiago landu daitezkeelako.
Gaian interesa daukan edonori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea, nahiz eta lehentasuna duten bertako komunitateko partaideak.
Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultur Jarduerak
Izena emateko:
Telefonoa: 948 169699, 8:30etatik 14:00etara
Posta elektronikoa: hizkuntza.plangintza@unavarra.es
www.ueu.eus atarian
Norberak bere reflex kamera ekartzea komenigarria da.
Ikastaro honek kreditu bateko aitorpena dauka.