Ikastaroak :: Pedagogia, Internet
Ikastaroak aurrez aurreko bi saio izanen ditu: urriaren 19an eta azaroaren 16an. Iruñeko ILZn, 17:30etatik 19:30etara.
Gaur egun, bai teknologiek eta bai hizkuntzek garrantzi asko daukate gure gizartean. Eskolak bi hauek sustatu behar ditu, eta blogak dira, teknologia berrietan barne, hizkuntzen tratamendu bateratua hoberen landu ahal duten tresnak. Blog batean idazmena, entzumena, ahozkotasuna eta irakurmena landu ahal dira; aldi berean, curriculum berrian agertzen diren hainbat gaitasun ere lantzen dira (komunikazioa eta teknologiaren erabilpena sustatzen dutenak, besteak beste). Euskal curriculumean lantzen diren hiru hizkuntzak erraz integratu ahal dira. Oso tresna motibagarria izatetik aparte, eskola-etxearen arteko lotura ere sendotzen du, gelan egiten dena etxean ikusi ahal delako, eta gurasoek eta familiek parte hartu dezakete ikaslearen garapen orokorrean.
Magisteritzan diplomatua eta Ingeles Filologian lizentziatua. Irakaslea da. UEUkidea.
Praktikotasunak garrantzi handia izango du ikastaro honetan. Bideoen eta idatzizko tutorialen bitartez, parte hartzaileei argibideak emango zaizkie Blogger eta Web 2.0 tresnak erabiltzeko. Jarduera batzuen laguntzarekin beren bloga sortuko dute beraiek. Online ikastaroa denez, lana banaka egingo da, baina saiatuko gara zalantzak guztien artean argitzen, baita ideiak ematen. Irakaslea harremanetan egongo da foroen eta emailen bitartez. Ikastaroa amaitzerakoan, ikasle bakoitzak blog bat aurkeztuko du, baita blog hori gelan aurrera eramateko proposamen didaktiko bat.
Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren abuztuaren 2ko 364/2017 Ebazpenaren bidez irakasleen etengabeko prestakuntzaren barruan homologatutako jarduera. (3 kreditu)
2021/01/08