Ikastaroak :: Informatika
Izen-ematea: Azpeitiko Udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5). E-postaz ere eman daiteke izena: ikastaroak@azpeitia.eus.
Azpeitiako herritarrentzako matrikula: 21,60 euro.
Ikastaroa astelehenetan izango da (azaroak 7, 14, 21, 28 eta abenduaren 12 eta 19). Ordutegia: 17:00/20:00.
Tokia: BAIGERA I eraikinaren azkenengo pisuan, formazio gelan (Enparan kalea, 6. Azpeitia).
Ikastaro honetan software librea zer den ikusiko dugu, bere alde filosofikoa eta praktikoak ezagutuz; programa multzo bat haratago, gauzak beste modu batean egitea ahalbidetzen duen bizimolde bat dago. Hori ulertzeko sistemarik ezagunena erabiltzen ikasiko dugu: Ubuntu GNU/Linux.
Ikastaroan eguneroko ekintzetarako baliagarriak diren programen multzoa aurkeztuko dugu, beste inguruneekiko ezberdintasunak landuz. Bukaeran ikasleek ekintza konkretu bat burutzeko programa multzo batzuen artean bat hautatu eta aurkezpen bat egingo dute.
Informatikan ingeniaria.
unibertsitatea.net atarian irakasleari egindako elkarrizketa.
Gure helburu nagusia sistema eragilea ezagutzea izango da. Ubuntu GNU/Linux instalatuko dugu, ikasgeletako ordenagailuetan edo bakoitzak ekarritakoan. Ondoren software librearen hastapenak azalduko dira eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz. Ondoren, sistema eragilearen ezaugarriak landuko ditugu, eta sistemarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz modu praktiko batean. Aukerazko gai bat egongo da baita ere, terminala erabiltzeko sarrera bat, haina zuzen ere, sistemen-kudeaketa eta sareekin erabiltzen diren komandorik ohikoenak landuz.
Bukatzeko, partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; berau landu ondoren txosten-memoria txiki bat prestatu eta klasean aurkeztuko ditugu.
Atal praktikoan, hiru ekintza aurkeztuko dira: ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatu edo eguneratuko dute; sistema eragilearen parte ezberdinak landuko dituzte (Ubuntu lan ingurunea, fitxategi kudeaketa, sistemen oinarrizko administrazioa, sareko aplikazioak, sinkronizazioa mugikor zein hodeian dauden zerbitzuekin…); eta, azkenik, programak instalatzeko sistema ikusiko dugu.
Aplikazioak landuko ditugu. Argazkilaritza, audio eta bideo edizioaren oinarrizko hastapenak landuko ditugu software libreko programa ezagunenak erabiliz.
Aurreko atalean bezala, partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du; berau landu ondoren txosten-memoria txiki bat prestatu eta klasean aurkeztuko ditugu.
Atal praktikoan hiru ekintza aurkeztuko dira: irudigintza digitaleko Gimp eta Inkscape programak ikusiko ditugu eta kartel erraz bat egingo dugu; bigarren atalean audiorako erabiltzen den audacity ikusiko dugu eta internetetik jaitsitako audioak moldatuko ditugu; bideo edizioan berriz, kdenlive erabiliko dugu bideo bat muntatzeko beste bideo batzuk elkartuz.
Ikastaroa batez ere praktikoa izango da. Gai bakoitzean, irakaslearen apunteak irakurri ondoren, denboraren zati handi batean ariketa praktikoak egingo dira aipatutako kontzeptuak eta prozedurak finkatzeko.
Partaide bakoitzak bere arlo edo intereseko programa libre bat aukeratu eta instalatuko du. Partaide bakoitzak programa libre horren gaineko informazioa (xedea, instalaziorako jarraibideak...) txosten batean jasoko du eta ikastaroko plataforman argitaratuko du.
Ubuntu sisteman trebatu nahi dutenei zuzenduta dago.
Ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.