Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza, Teknologia
Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
NIA kontzeptu nahiko ezaguna bihurtu da: Norbere Ikas-Alorra. Hala ere, garatzea ez da hain erraza: zertan oinarritu behar naiz? Zer egin dezaket hobetzeko? Zein da nire maila? Ikastaro honetan, NIAren garapena konpetentzia digitalean oinarrituko dugu. Horretarako, NIAren kontzeptuaren ulermen globala lantzeaz gain, konpetentzia digitala zer den (DIGCOMP eredua) eta gure maila zein den ezagutuko dugu. Horren arabera, gure egungo NIA aztertu eta etorkizunean garatzeko eman beharreko pausoak zein diren aztertuko dugu.
Aurrez aurrekoa: azaroaren 2an (17:00-20:00)
Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.
Ikastaroa blended-learning motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala eta aurrez aurreko bi saiorekin konbinatuko dira.
Aurrez aurreko saioetan ikastaroaren erritmoa bermatzeko laguntza eskainiko zaie ikasleei.
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, guztion artean ikasteari berebiziko garrantzia emanez. Landutako oinarri kontzeptualen inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Horretarako, ondorengo estrategiari jarriko dira martxan:
Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako talde-lana burutuko da, foro espezifikoak eta talde-dinamikak oinarri hartuta. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Irakasleak orokorrean, IRALEko irakasleak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila