Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza
Matrikulazio epea: 2017ko maiatzaren 5etik 26ra arte, biak barne.
Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz. Nahiz eta ikastaroa on-line izan, lan kooperatiboa eta irakasleen arteko praktika zein iritzien elkartrukea sustatuko da.
Aurrez aurreko saioa: irailaren 11n (17:30-19-:30)
Psikopedagogian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktiko zein kooperatiboa izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek haien aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beraien klaseetan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Horretarako talde bideokonferentziak izango ditugu, baita ko-ebaluazioa ere. Izan ere, astero egiten dugun lana elkarbanatu eta gure ikaskideei ekarpenak egingo dizkiogu, haien lanaz ikastearekin batera.
Ikastaro honetan mota askotako material, tresna eta baliabide didaktiko erabiliko dira. Besteak beste, bideoak, bideokonferentzia bidezko talde-dinamikak, foroak, sites, edmodo, prezi, powtoon eta kahoot.
Esan bezala, ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere PBL ikasketan oinarritutako programazioa diseinatu eta aurrera eramango du, baita gertatutakoa ebaluatu ere. Azken proiektu hau modu malguan egingo da, parte-hartzaile bakoitzaren egoera kontutan hartuta.
Haur eta Lehen Hezkuntza irakasleak, Berritzegune kideak
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila