Irakasleen formakuntza :: Pedagogia, Sexologia

316 Afektibo eta sexual hezkuntza

  • Hasiera-data: 2010(e)ko otsailaren 8a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko martxoaren 8a
  • Tokia: Gasteiz - Mendizabala LHII
  • Nola heldu: https://labur.eus/MendizabalaLHII
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:30-20:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakasleak

Helburuak

Orokorrak:

  •  Hezitzaileek sexu heziketa ona egiteko gako batzuk izatera lagundu: desberdintasunari errespetu eta norberaren zainketan oinarrituta.
  • Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak landu, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz, eta ezagutza eta pentsamendu kritiko eta sortzailea sustatu.

 Zehatzak:

  •  Giza Izate Sexualaren kontzeptu eremua argitu: sexuazio prozesua (emakume eta gizon egitaren prozesua), sexualitatearen bizipena, desioak eta harremanak.
  • Historian zehar Sexualitatearen inguruan egon diren Jarrerak aztertu eta hauek gure baitan izan ditzaketen eraginak.
  • Desioekin harremana duten egoeratan edo erlazio afektiboetan izan ditzakegun bildurrak eta aurreiritziak aztertu, zailtasunak gerta ez daitezen. Asertibitatea eta enpatia indartu, parekotasun harremanak eman daitezen.
  • Harreman erotikoetan dugun erantzunkizuna sustatu baita komunikazioa ere.
  • Harreman erotiko eta afektiboetan ditugun expektatibei buruz hausnartu. Desio eta berezitasunetan oinarritutako harremanak proposatu eta ez hainbeste eredu kulturalean oinarritutakoak.
  • Ikasleen autonomia, arriskuen onarpena eta dituzten edo izango dituzten harremanen ardura piztu.
  • Harremanetan eman daitezken edozein biolentzia moten prebentzioa.

Edukiak

  • Giza Izate Sexualaren azalpena.
  • Kultur moral sexuala aztertu eta gure jarreran duen eragina.
  • Sexualitate ebolutiboa landu.
  • Pertsonen arteko harremanak aztertu.
  • Bikote harreman egokiak (ondo sentiarazten gaituztenak): Emakume eta gizonen estereotipoak kanpora. Maitasunaren estereotipoak kanpora.
  • Taldeko presioa aztertu eta erabakiak hartzea nola landu.
  • Biolentzia motak aztertu.
  • Biolentzia eta harremanak.

Metodologia

Gure lan egiteko era teoriko praktikoa da, hau da, alde batetik teoria ezberdinak lantzeko tarteak izaten dira, eta bestetik, eztabaidarako eta material ezberderdinak aztertzeko ere bai, esperientzien elkartrukea oso hezigarria iruditzen bait zaigu. Hausnarketarako eta lan pertsonala egiteko ere lekua ematen dugu. Parte hartzaileen beharrak hartuko dira kontutan, izan ditzaketen zalantzak ebazteko.

Nori zuzendua

Irakasle guztiei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

Garatu