Irakasleen formakuntza :: Pedagogia

419 Emakumea eta garapena: hausnarketarako tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko ekainaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko irailaren 15a

Irakaslea

  • Naiara Arri Garcia

    Politika Zientzietan Lizentziatua eta Genero eta Garapenean espezializatua. Une honetan trantsizio mugimendua ari da ikertzen Euskal Herrian.

Helburuak

  • Generoa kontuan hartuko duen analisiaren bidez garapen prozesuak emakume eta gizonengan dituzten eragin ezberdinak aztertzea.
  • Egun genero eta garapenaren arteko harremana ulertzeko dauden teoria ezberdinen esploratzea.--> Emakumeak eta Garapenaren inguruan egun dauden eztabaida nagusiak ezagutzea.
  • Adibide errealetan generoak garapenean dituen eragin hipotetikoen identifikazioa.
  • Ikuspuntu Feministan oinarrituta “garapen eredu” bat(zuk) eratzea. Honen bidez genero berdintasuna kontuan hartu nahi izatean gerta litezken arazo eta oztopo ezberdinak topatzea lortu nahi da.
  • Behin “eredua(k)” eratuta, arazo hipotetikoak identifikatu eta alternatibak agertzea. 
  • Hezkuntzak genero eta garapen prozesuetan izan lezakeen papera aztertzea.

Edukiak

Generoa (4 saio):

  • Zer da generoa? Generoak gure gizarteetan duen esanahiaren inguruko hausnarketa.
  • Generoa eta Boterea.
  • Hezkuntza feminista- Zerk egiten du hezkuntza feminista?
  • Maskulinidade/feminidadeak.

Garapena (3 saio):

  • Zer da garapena? Giza garapenaren inguruko hausnarketa.
  • Garapena, politika eta boterea.
  • Hezkuntza eta garapena: hezkuntza libertarioaz lau uste.

Generoa eta garapena (3 saio):

  • Genero eta garapenaren inguruko teoriak (saio teoriko- historikoa): WID (women in development), WAD (women and development), DAWN (Development alternatives for women of a new era), GAD (Gender and Development) eta azken urteotako norabide berriak.
  • Genero ezberdintasunaren kontabilizazioa. Hezkuntzak izan lezakeen papera eta parte hartzearen garrantziaz.
  • Oztopoak, kontrako argudioak eta baldintzak. Azken hausnarketak eta ondorioak.

Metodologia

2 ordutako saioak izanda, saioak input teorikoarekin hastea da asmoa eta bigarren ordu praktikoago batekin jarraitzea. Input teorikoari dagokionez, bigarren ordua aberasgarriagoa egiteko oinarri gisa aurkezten da. Testuen edota material grafikoen bidez osatzea da asmoa, eta ez da subjektu bakarretik datorren input bezala aurkeztuko. Gidari bat egonda ere, foku ezberdinetatik eraturiko ideien multzoa izango litzateke inputa.Tarte praktikorako egunean eguneko gaiari loturiko ariketak landuko dira.

Nori zuzendua

Irakasle guztiei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

Hezkuntza Sailaren webgunera jo: GARATU 09/10

Garatu

Babesleak

  • Hezkuntza Saila