Irakasleen formakuntza :: Komunikazio zientziak, Internet
Matrikulazio epea: 2019ko ekainaren 3tik 14ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA
Gazteek, bere egunerokotasunean Sare Sozialak erabiltzen dituzte. Aukera asko sortzen dituzte, baina arriskuak ere badituzte. Jazarpen egoerak sor daitezke eta sexismo eta indarkeri modu berriak datoz tresna digitalen eskutik. Horregatik, ezinbestekoa da gazteen ongizaterako, Sare Sozialen erabilera egokietan eta jazarpen egoeren prebentzioan trebatzea. Hezkuntza jarduerak, eragin zuzena izango du trebakuntza horretan.
Horregatik, ikastaro honen helburua, Sare Sozialak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik modu praktikoan lantzeko gakoak ematea izango da.
Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean Sare Sozialak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako; eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.
Ikastaroaren saio bakoitzean atal teorikoa egongo da, zeinetan baliabide desberdinen bidez, edukiak barneratuko diren. Aldi berean, irakasle bakoitzak norbere ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzen joango da, hau edukiz jantziz. Irakasleak proiektua txertatzeak eragin positiboa izango du norbere ikastetxean, elkarbizitzarako eta gazteen harreman digitaletarako aukera berriak zabalduz.
Gainera, unitate didaktikoak ekarriko dituen emaitzek, lotura zuzena izango dute gazteek eskuratuko dituzten konpetentziekin. Zehazki, “Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (Heziberri 2020)”-k barnebiltzen dituen oinarrizko zehar-konpetentzia eta diziplina barneko konpetentzia askorekin.
Ikas-prozesu honetan zehar etengabeko tutorizazioa ere egongo da; irakasleari baliabide digitalen azterketa eta antolaketa hezkidetzailerako konpetentziak lortzen lagunduz, unitate didaktikoaren diseinuan aholkatuz, bere ikas-prozesuaren gertuko eta etengabeko jarraipena zein ebaluazioa eginez eta zalantza orokorrak argituz.
Sexu-hezitzailea, Indarkeria Sexistaren Prebentzioan eskarmentuduna, Genero Berdintasun teknikaria, Hezkidetza Programetan aritua, gizarte eta kultur dinamizatzailea eta EHko Sexu Askapenerako Mugimenduan militantea. UEUkidea.
Hiruki Larroxa-ko kidea. Gizarte Hezkuntzan Graduatua, Talde prozesuen Bidelaguntzailea, genero parekidetasunean aritua eta EHGAMeko kidea.
1. Sarea Sozialak eta gazteak
2. Sare Sozialen erabilera egokiak
3. Sare Sozialen erabilera desegokiak
4. Sare Sozialak eta genero berdintasuna
5.Sare Sozialen erabilera ikasgelan
6. Proiektuaren diseinua
7. Proiektuaren aurkezpena eta ebaluazioa
lkastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.
Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Honetarako, talde dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, horretarako parte hartzaile bakoitzari, bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat proposatuko diogu. lkasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzea izango da. Beraz, ikastaroa amaitzeko proiektu honen memoria aurkeztea ezinbestekoa izango da. Ondoren, ikasle guztien artean partekatuko dira unitate didaktiko guztiak, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.
Lehen Hezkuntza iraakasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
DBHko irakasleak, Batxilerreko irakasleak. HHI (EPA) irakasleak, DBHko eta Batxilerreko Orientatzaileak.
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han. Aplikazio informatikoaren gida ikusi hemen.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila