Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Matrikulazio epea: 2019ko irailaren 9tik 27ra arte, biak barne. IRAKASLEGUNEA
DBHn ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dute. Adin horretan ahozkotasuna egoki lantzea funtsezkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua. Ikastaro osoan zehar Curriculuma (Heziberri 2020) eta Genero berdintasuna egongo dira oinarrian.
Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.
Ikastarora agertzen diren ikasleen aurrezagutzetatik eta interesetatik abiatuta jardungo dugu. Horretarako, parte-hartze tekniken bidez, ikasleen kezkak jasoko ditugu, euren ezagutzek batu eta beharrizanak antzeman. Oinarri teorikoetatik abiatuta, jarduera praktikoak erakutsi eta elkarrekin probatuko ditugu. Ikastaroan teoria eta praktika uztartuko dira, ikasleek eginaren bitartez ikasiko dute. Ikasleak euren ikastetxeetan aritzean egoerari ondo egokituta aritzea bilatuko dugu. Horretarako egoerak interpretatzen lagunduko diegu eta ariketa eta jarduera egokiak proposatu eta egokiro aplikatzeko gai izateko ibilbidea egiten lagunduko diegu.
Aurrezagutzak jasotzeko talde dinamikak proposatzen ditugu (eztabaidak, bai ez galderak, IKT tresnen bitartez: Kahoot adibidez).Ondoren, oinarri teorikoen aurkezpenak egongo dira, aurrez aurreko azalpen, bideo euskarri, testu zein elkarrizketetan. Teoriatik praktikara zubia egiteko, kasu errealak eta erronkak proposatuko dira. Erronka horiei aurre egiteko proposamenak gauzatu beharko dituzte (beti ere aurretik emandako oinarrietatik abiatuta). Jarraian, sortutako hori taldean biribildu, proposamen berriak diseinatu eta praktikara eramatea izango da. Azkenik, aurrera eramandakoa (diseinatutako sekuentzia didaktikoa, zein jarduera multzoa) ebaluatuko dira. Norberak lehendabizi, talde txikian ondoren eta azkenik talde handia (errubrika bidez). Uneoro ikasleek irakaslearen feedbacka jasoko dute, saioz saio egindakoari indarra emanez. Horretarako saio bakoitzaren azken 5 minutuetan ikasleek norberaren ikasketa prozesuaz hausnartzeko galdera bat edo beste izango ditu. Ikasitakoa aztertzeko alde batetik, eta bestetik hurrengo saioan zertan sakondu behar den jakiteko.
DBHko irakasleak, HHIko irakasleak, IRALEko irakalseak.
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila