Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Matematika
Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian
Ume bati zerbait azaltzen diozun momentuan, bere kabuz aurkikuntza bat egiteko aukera kentzen diozu. Esaldi hori Piagetek esan zuen eta ikastaro honen oinarria izango da. Baliabide eta ekintza desberdinak sortuko ditugu aurkikuntza prozesua bultzatzeko. Beti bezala, kontutan hartuz, gure ikasleak eragiketa konkretuen multzoan (2-7 urte bitartean) eta eragiketa formalen etapan(7-12 urte bitartean) aurkitzen direla ekintza desberdinak diseinatzeko orduan. Konkretutik abiatuz beti, abstrakzio maila lortu arte. Ikastaro honetan, beraz, Haur Hezkuntzan egin behar diren ekintza eta beharrezkoak diren material manipulagarri eta digitalak aztertzeaz gain, manipulazioarekin Haur eta Lehen Hezkuntzan nola jarraitu beharko genukeen ikusiko dugu, zikloka behar den programaketa manipulatibo eta digitala disenatuz. Material eta ekintza guztiak bideoen bidez azalduko dira, horrela irakasle bakoitzak, bideoak ikusi ahala bere gelan aplikatu ditzan ikastaroa aurrera doan ehinean.
Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.
Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Materiala ondo barneratzeko bideotutorialak erabiliko dira. Bideo horietan, ekintza eta material desberdinak azalduko ditugu eta horretaz gain apunte, artikulu, bibliografia... desberdinak emango ditugu. Materiala, gaika antolatuta izango da eta gai bakoitzean landutakoaren inguruko praktikaren bat proposatuko da. Era berean, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Eskaera telematikoki egingo da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aplikaziora jota (esteka), IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han.
Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila