Irakasleen formakuntza :: Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaro honen helburua EH-ko ingurune fisikoa aztertzea eta gure lurraldeko pasaia naturalaren elementu eta faktoreen arteko eraginak aztertzea izango da.
Alde batetik, alderdi teorikoan, ingurune fisikoa aztertzeko erabilgarriak diren kontzeptuak ikasiko dira eta bestetik, ikastaro honen ardatza izango dena, lurralde jakin eta hurbil batean aztertuko da aurretik landutako guztia.
Ikastaroan zehar, ingurune fisikoa aztertzeko dauden ikasketarako baliabide didaktiko eta teknologikoak erabiltzen ikasiko da, topografia mapak aztertuko dira, eguraldiaren mapak irakurtzen ikasiko dira, klimogramak egingo dira, landareri esanguratsuenaren sailkapenak egingo dira, etb.
Alderdi teoriko praktikoak tartekatuko dira ikastaro osoan zehar,.
Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan (maiatzak 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23, 25, 30 eta ekainak 1, 6, 8) izango da.
Ingurugiro Zientzietan lizentziatua.
Teoria
Praktikoa
Alderdi teoriko praktikoak tartekatuko dira. ikastaro partehartzaile izatea bideratuko da. Helburua taldeak dituen ezagutza abiatzea izango da.
Bigarren Hezkuntzako Gizarte Zientziak, Geografia-Historia irakasleak eta Batxilergoko Geografia irakasleak.
Hezkuntza Saila