Irakasleen formakuntza :: Komunikazio-zientziak, Ongizatea / Aldaketa eta garapen soziala
Gorputz emozio adimena garatuz gure bizi kalitatea hobetzen da.
Gorputz eta emozio adimena da norberak bere buruarekin bat egiteko gaitasuna. Horrela, gorputzaren mugimendua eta arnasketa modu kontzientean erabiliz gurekiko eta besteekiko erlazioa hobetzeko.
Beraz, pertsonen aldaketarako eta gaitasunen garapenerako bitartekoa da.
Ikastaro hau azaroak 19, 26 eta abenduak 10ean izango da.
Gorputza eta emozioaren arteko harreman estua bizitzea, baita horietan eragiteko gaitasuna bizitzea ere.
Tentsioak askatzea baretasuna eta bizi indar handiagoa lortzeko.
Alde pertsonalean eta profesionalean bitarteko lagungarriak garatzea.
Bakarkako lana:
Arnasketa teknikak
Gorputz jarrerak
Desblokeatzeko ariketak
Estresaren aurkako ariketak
Ariketa energetikoak
Oreka ariketak
Zentratzea
Bisualizazio sortzailea
Talde dinamika: asmo jakin bati lotutako bizipenak dira, musika eta mugimenduaren bidez sortzen direnak. Horien ezaugarriak dira integratzeko gaitasuna eta taldean esnatzen duten sentsibilitatea.
Lantegi bakoitza bi saioz osatua dago. Lehenengo saioan lana bakarka egingo da, eta bigarrenean talde dinamika izango da.
Kristau Eskolako langileei
Kristau Eskolako 2010/2010 formakuntza