Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia
Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur eta lehen hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, adin tarte honetan ere gaia lantzeak berebiziko garrantzia eta balioa duela. Haurrak jaiotzen diren une beretik parekidetasunezko harremanak lantzea komenigarria baita.
Aurrez-aurreko saioak maiatzak 8, 10, 15, 17 eta 29 (astearte eta ostegunetan) izango dira.
Psikopedagogoa, formatzailea, ikerlaria.
Ikastaro honetan haurraren identitate eta autonomia pertsonari dagozkion gaiak lantzea izango da helburu nagusia. Umearen gorputza, gogoak, beharrak eta irudia modu egokian lantzea funtsezkoa izango da. Horrekin batera, gizarte inguruneari dagozkionak lantzea ere helburu izango dira.
Helburu zehatzak:
Hezitzaileek gaur egungo jendartean genero sistemak duen garrantziaz ohartzea, eta sistema horren isla heziketa ereduan identifikatzea
Genero sistemak duen eragina haur txikien nortasun eraikuntzan aztertzea
Generoaren transmisio mekanismoak identifikatzea, bai familian baita hezkuntza arloan ere
Guztion keinu txikietan eta jarreretan sexismoa identifikatzea eta transformatzea
Eguneroko heziketa jardueran parekidetasuna sustatzeko baliabide pertsonalak eta praktikoak garatzea
Kantuen eta ipuinen bitartez parekidetasunezko lotura emozionalak sustatzea
Gurasoekin dituzten harremanetan erantzunkidetasun sustatzeko estrategiak lantzea
Teoria eta praktika uztartuko dugu. Garrantzitsua, marko teoriko oso eta aberats batez jabetzea ikaslea, era berean, funtzionala izan behar du, ikasleak aplika dezan.
20 orduko ikastaroa honela antolatuko dugu: 15 ordu saio teoriko-praktikoak eta aurrez aurrekoak. Gainontzeko 5 orduak talde lana egiteko. Unitate didaktiko bat egingo dugu, taldeetan. Helburuak honakoak dira: Gure etapako haurrek zein behar dituzten ikusi eta definitu; beharren arabera zer landu behar den aztertu; hezitzaileon lana markatu; eta, azkenik, hezkidetza bultzatzeko proposamen didaktikoa ekoiztu.
Hezkuntza Saileko irakasleei: GARATU
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:00-20:00 |
016 Hezkidetzan hezten |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:00-20:00 |
016 Hezkidetzan hezten |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:00-20:00 |
016 Hezkidetzan hezten |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:00-20:00 |
016 Hezkidetzan hezten |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:00-20:00 |
016 Hezkidetzan hezten |
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila