Irakasleen formakuntza :: Hezkuntza-teoria eta -metodoak, Pedagogia, Psikologia
Ikastaro hau ostegunetan (apirilak 15, 22, 29 maiatzak 6, 13, 27 eta ekainak 3) izango da.
Hezkidetzari orain arte ez zaio behar besteko garrantzirik eman haur hezkuntzan. Denborak erakutsi digu, ordea, adin tarte honetan ere baduela garrantzia eta balioa. Haurrak eskolaratzen diren une beretik parekotasunezko harremanak lantzea komenigarria da.
Marko teorikoa: generoaren trasmisioa
Gure jarreren eta jardueraren azterketa
- Lotura afektiboa amarekin / aitarekin
- Ipuinetako heroiak: neskak eta mutilak non eta zertan
-Maskulinitatea eta feminitatea animalietako ipuinetan
Ikastaro honetako parte-hartzaileei galderak egingo dizkiegu eta, talde ariketa zehatzak proposatuz, denon artean, atal teorikoa osatu eta jarreren eta jardueren azterketa egingo dugu. Irakaslearen proposamenak jarraituz, denon artean eraikiko dugu teoria –gure esperientzia pertsonalean oinarritua- eta denon artean bilatuko ditugu baliabideak parekidetasunezko harremanak sustatzeko. Noski, tarteka azalpen teorikoak emango dira, baina, beti ere, parte-hartzaileen artean gure errealitatearen azterketa egin ondoren.
Bestalde, hainbat metodologia baliabide erabiliko ditugu: gure errealitatearen argazkien proiekzioak, laburmetraiak, marrazkiak eta ipuinak. Gorputz adierazpena ere tarteka aztertuko dugu, gure jarreren azterketa egiteko. Baliabide hauek guztiak erabiliko ditugu genero sistemaren trasmisioaz ohartzeko, mugak nola eraikitzen diren konturatzeko eta gure jarreran eta begiradan zer aldatu nahi dugun bilatzeko.
Ipuinen eta kantuen azterketari garrantzia emango diegu, bertan emakumeen eta gizonen arteko lotura afektiboak nola eraikitzen diren azaltzeko.
Haurreskoletako hezitzaileei
Haurreskolen Partzuergoa: 943821759
ez dago