Irakasleen formakuntza :: Informatika (software mailan)
Aurkezpena:
Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:
Izena emateko epea: maiatzern 23tik 31ra.
Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.
UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.
Ikastaroa hiru atal nagusitan banatuko da:
Lehenengoz, dokumentu tekniko eta zientifikoen plangintza eta idazketaren oinarriak ezagutuko dira.
Bigarrenez, LaTeX aplikazioa eskaintzen dituen aukerekin trebatuko gara. Horretarako, ariketa praktikoen bidez LaTeX-ek eskaintzen dituen aukera nagusiak landuko dira.
Azkenik, txantiloiak erabiltzeko eta sortzeko baliabideak eta ariketa praktikoak landuko dira.
Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzenduta dago, eskolak euskaraz emango dituzten eta/edo ikerketako jarduerak euskaraz egingo dituzten irakasle eta ikertzaileei bereziki.
Saioen %80ra joatea eskatuko da. Ez zaio egiaztagiririk emango baldintza hori betetzen ez duen partaideari.
Izena emateko epea:
maiatzaren 23tik 31ra.
Izena emateko modua:
Deialdia eta eranskina iragarki oholean.
Eskaerak egiteko UPV/EHUren deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.
Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:
Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.
Eskaerarekin batera datorren dokumentazioa aurkeztuko da: posta elektronikoaren bitartez jakinarazpenak jasotzeko adostasuna
Ekainaren 1ean interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez, baita mintegiak non izango diren ere.