UEU365
Irakasleen formakuntza :: Komunikazioa
Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta hiru campusetan emango da, ondoko datetan:
Izena emateko epea: maiatzaren 23tik 31ra.
Jendaurrean dabilen gehiengoak, nahiz zereginak ezberdinak izan, antsietate mailaren bat bizi ohi du. Adibide gisa, Kontzertuetan parte hartu, irakasle izan edo epaimahaietan parte hartu duenak badaki ezohikoa dela beldur eszenikoaren sintomarik ez duen norbait aurkitzea. Ekintza baten aurrean tentsio maila jakin bat bizitzeak emaitza hobetu dezakeela badakigu baina, urduritasuna gure kaltetarako denean, eragin ez desiratua gainditzeko baliabideak eskuratzea beharrezkoa da. Klaseak ematerakoan, orduan eta ikaslego tentsoagoa datorkigu: maitasun falta, konfidantza falta, antsietatez gainezka…Gure buruarengan ziurtasuna sendotzeak, gainontzekoen eragina positiboki baliatzeko aukera emango digu.
Ikastaro honetan zuzeneko saioetan gure esperientzia hobetzeko errekurtsoak landuko ditugu. Errekurtsook entrenamendu mentalaren teknikatan oinarritzen dira: Kontrol Mentala, PNL, Yoga, Sofrologia, Barkamen Erradikala, Ho´oponopono, eta abar.
Txistua eta perkusioan lizentziatua. Lan jarduna Musikenen, Badajozen, Irungo kontserbatorio profesionalean, Hernani musika eskolan eta Irungo Udalaren txistulari taldearen zuzendaritzan. Entrenamendu mentalan aditua.
Goienako elkarrizketak: bideoa eta elkarrizketa
Hik Hasi elkarrizketa eta bideoa
Ikastaroan gure bizitza kalitatea nabarmen hobeagotzen lagundu dezaketen tresnak ikasiko ditugu:
Azalpen teorikoak eman ondoren, ariketa praktikoak burutuko dira. Zenbaitetan lehenengo ariketa praktikoa egin eta ondoren emango dira azalpen teorikoak.
Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzenduta dago, eskolak euskaraz emango dituzten eta/edo ikerketako jarduerak euskaraz egingo dituzten irakasle eta ikertzaileei bereziki.
Saioen %80ra joatea eskatuko da. Ez zaio egiaztagiririk emango baldintza hori betetzen ez duen partaideari.
Izena emateko epea:
maiatzaren 23tik 31ra.
Izena emateko modua:
Deialdia eta eranskina iragarki oholean.
Eskaerak egiteko UPV/EHUren deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.
Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:
Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.
Eskaerarekin batera datorren dokumentazioa aurkeztuko da: posta elektronikoaren bitartez jakinarazpenak jasotzeko adostasuna
Ekainaren 1ean interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez, baita mintegiak non izango diren ere.
UPV/EHU
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 342241