Irakasleen formakuntza :: Psikopedagogia, Sexologia

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur Hezkuntzan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu

Sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da, emakume eta gizonenak, neska eta mutilenak; jaiotzen garenetik eta gure bizitza osoan zehar. Izate hau, bizitzako aro ezberdinetan, era anitzetan gertatzen da, prozesu mugikor eta gizabanakoa delako.

Pertsona guztiok sexu-hezkuntza egiten dugu (balio batzuk igorriz, jarrerekin,…) eta askotan ez gara konturatzen egiten ari garela. Horregatik, hain garrantzitsua da neska eta mutilen hezkuntzan ari garenok bidaltzen ditugun balio eta jarrerak esplizituki egitea.

Ikastaro honetan hainbat informazio eta baliabide landuko dugu, 0-6 urte bitarteko umeekin kalitatezko sexu-hezkuntza egiteko.

Ikastaroa urriak 29, azaroak 5, 12, 19, 26 eta abenduak 3 izango da.

Irakaslea

Helburuak

  • Hezitzaileek kalitatezko sexu heziketa egiteko gako batzuk izatera lagundu
  • Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak landu, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz.
  • Sexualitatea bizitza osoan zehar garatzen dela ulertzea.
  • Gure gizartean ezarrita dauden sexualitateari buruzko hainbat arauetaz hausnartzea
  • 2 eta 6 urte bitarteko haurrekin sexualitatea lantzeko behar diren informazioa eta tresnak eskaintzea
  • Familien papera sexu hezkuntzan eta elkarrekiko lana.

Edukiak

  • Sexualitatearen garapena haurtzaroan
  • Gure kulturan dagoen moral sexuala eta bere ondorioak
  • Kalitatezko Sexu hezkuntzarako informazioa, baliabideak eta gakoak
  • Kasu praktikoen analisia. Egoera konkretu batzuen aurrean, nola jo
  • Familiekiko iradokizunak.

Metodologia

Teoriko-praktikoa. Ikerketa, partaidetza, elkarrizketa eta esperientzien elkartruketan oinarrituta.

Adin horietako sexualitatearen tratamendua ulertzeko behar den teoria garatzea. Parte hartzaileen esperientzien bertaratze-lana eta planteatutako arazoak ebaztea.

Nori zuzendua

Igorreko Ignacio Zubizarreta ikastetxeko Haur Hezkuntzako aholkulari eta irakasleei

Egitaraua

2012-12-03
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

2012-11-05
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

2012-10-29
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

2012-11-19
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

2012-11-26
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

2012-11-12
Ordua Edukiak Irakaslea
13:00-14:30

Hezkuntza afektibo sexuala. Haur hezkuntzan.

Babesleak