Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Komunikazioa

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I

  • Hasiera-data: 2013(e)ko urtarrilaren 7a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko urtarrilaren 16a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:30-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta bi campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Gipuzkoako campusean: urtarrilak 7, 8, 9
  • Arabako campusean: urtarrilak 14, 15, 16

Izena emateko epea: abenduaren 12ra arte.

 

Irakaskuntza unibertsitarioa ere jendaurreko komunikazio-modu bat da eta bere ezaugarriak ditu. Jendaurreko beste hainbat lanbide eta erantzukizun-arlotan bezala, irakaskuntzarenean ere ez dugu beti heziketa eta prestakuntza bereziturik jaso izan, irakaskuntzaren alderdi akademikoa komunikazio eraginkorraren enbor emankorragoan txertatzen ikasteko.

 

Alde batetik, eduki akademikoen espezializazioa bera dago. Bestetik, ikasleengan ikus-entzunezko edukien kontsumoak eta teknologia digital berrien erabilpenak sortu dituen pertzepzio-gaitasunen eta ikasketa-prozesuen aldaketa. Erabilpen eta komunikazio-arlo gehienetan, ibilian gabiltzala ari gara lantzen euskaldunok gure hizkuntzaren normalkuntza. Norberaren hizkuntza-gaitasunak baldintzapen propioa ezartzen dio irakasle-lana ere komunikazio-gaitasun egoki eta eraginkor baten zerbitzura jartzeko nahiari eta ahaleginari.

 

Ikastaro honek komunikazio-gaitasunaren ikuspegi holistikoa eskaini nahi du, jendaurreko komunikazioaren eskarmentua jaso dutenen ikuspegi praktikotik abiatuta eta, euskaraz diharduen irakaslea izaki ikasle, hizkuntzaren beraren egokitasunari bereziki erreparatuko dio.

Irakaslea

  • Julian Beloki Guerra

    Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.

Helburuak

  • Ikastarora bildu diren irakasleen diagnosia euskarazko irakaskuntza unibertsitarioak sortzen dizkien gorabehera praktikoez.
  • Autoebaluaziorako lanabes kontzeptualak eta euren praktikotasuna.
  • Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko ildo estrategikoen azalpena.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera egokia lantzeko estrategiak.

Edukiak

  • Idatzitik esanera: ahozkotasunaren ezaugarriak irakaskuntzan.
  • Esatetik erakustera, bidea nola egin?
  • Adierazpide jantzia: hizkuntzaren alderdi fonetikoak eta prosodikoak, ikasleen aurreko jardunean.
  • Gorputz-adierazpidea, proxemia, sikogeografia eta osagarri exogenoen erabilera komunikazio eraginkorrago baten mesedetan.

Metodologia

  • Gaiaren ezagutzan sakontzeko azalpenak.
  • Irakasle-ikasleen parte hartze zuzena, norbanako eta taldeko ariketetan.
  • Astetik asterako hobekuntza-praktika pertsonalizatuak.
  • Kamara aurreko ariketak.
  • Ebaluazio-praktikak.

Nori zuzendua

UPV/EHUko irakasleei zuzendutako ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da. Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Josemi Martínez Ricori

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.)

Informazioa gehiago eta dokumentazioa: hemen

Eskaerak aurkezteko epea 2012ko azaroaren 27an ireki eta abenduaren 12an itxiko da.

Abenduaren 14an interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez.

Babesleak