Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza, Komunikazioa

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak II

  • Hasiera-data: 2013(e)ko urtarrilaren 21a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko urtarrilaren 30a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:30-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I ikastaroaren sakontze ikastaroa da hau.

Ikastaro hau UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dago eta bi campusetan emango da, ondoko datetan:

  • Gipuzkoako campusean: urtarrilak 22, 23, 24
  • Bizkaiko campusean: urtarrilak 28, 29, 30

Izena emateko epea: abenduaren 12ra arte.

 

Irakaskuntza unibertsitarioa ere jendaurreko komunikazio-modu bat da eta bere ezaugarriak ditu. Jendaurreko beste hainbat lanbide eta erantzukizun-arlotan bezala, irakaskuntzarenean ere ez dugu beti heziketa eta prestakuntza bereziturik jaso izan, irakaskuntzaren alderdi akademikoa komunikazio eraginkorraren enbor emankorragoan txertatzen ikasteko.

Alde batetik, eduki akademikoen espezializazioa bera dago. Bestetik, ikasleengan ikus-entzunezko edukien kontsumoak eta teknologia digital berrien erabilpenak sortu dituen pertzepzio-gaitasunen eta ikasketa-prozesuen aldaketa. Erabilpen eta komunikazio-arlo gehienetan, ibilian gabiltzala ari gara lantzen euskaldunok gure hizkuntzaren normalkuntza. Norberaren hizkuntza-gaitasunak baldintzapen propioa ezartzen dio irakasle-lana ere komunikazio-gaitasun egoki eta eraginkor baten zerbitzura jartzeko nahiari eta ahaleginari.

Helburu nagusiok aintzakotzat, aurrez bi alditan eman eta jasotako ikastaroen osagarri izan nahi du oraingo honek. Aurreko ikastaroan, azalpen teorikoetan eta ariketa praktikoetan komunikazio-gaitasunaz emandako ikuspegi holistikotik abiatuta, jendaurreko komunikazioaren alderdi praktikoetan gehiago sakontzeko aukera, irakasle bakoitzaren jarduna oinarri hartuta.

Irakaslea

  • Julian Beloki Guerra

    Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.

Helburuak

  • Aurreko ikastaroaren jarraipen den heinean, ariketa praktiko gehiago egitea ikastaroaren ardatz diren lau ataletan:
    • Idatzizkoan
    • Ahozkotasunean
    • Prosodian
    • Gorputz-adierazpidean eta inguruaren nahiz osagarrien erabilpenean
  • Euskararen zuzentasunari eta ahozko adierazpidearen egokitasunari hurbilagotik erreparatzea.
  • Norberaren jardun akademikoari dagozkion azalpen eta ariketa praktikoak lantzea.

Edukiak

  • Idatzizkotik ahozkotasunera, hizkuntza baliabideak, ereduak eta estrategiak.
  • Ahozkotasunaren eta bat-batekotasunaren ezaugarriak. Berezkoak eta ikasiak.
  • Ahozko adierazpidearen eta jendaurreko irakurketaren alderdi prosodikoak.
  • Gorputz-adierazpidea eta komunikagarritasunean lagungarri diren estrategia eta lanabes osagarrien erabilera.

Metodologia

  • Aurreko ikastaroan zertaz aritu ginen gogorarazi : komunikazioaren ardatz eta giltzarriak.
  • Ariketa berriak: arnasketa, ebaluaketa, idazketa, irakurketa, bat-bateko jarduerak.
  • Norberari egokitutako ariketak, aste batetik besterako prestakuntzarekin.
  • Egoera komunikatibo ezberdinen simulazioak.
  • Kamara aurreko ariketak.
  • Ebaluazio-praktikak.

Nori zuzendua

Unibertsitate-irakasle euskaldunak, aurreko ikastaldia egin izana lehenetsiz.

Matrikulaziorako argibideak

Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da. Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Josemi Martínez Ricori

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.)

Informazioa gehiago eta dokumentazioa: hemen

Eskaerak aurkezteko epea 2012ko azaroaren 27an ireki eta abenduaren 12an itxiko da.

Abenduaren 14an interesdunei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastaroan onartu dituzten ala ez.

Babesleak