Irakasleen formakuntza :: Pedagogia
Azken aldian, asko entzuten ari da PLE terminoa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua. Zer esan nahi du? Zer ezkutatzen da meme horren atzean? Ikastaro honetan, gai hori argituko dugu eta irakasleon jardunean nola aplika daitekeen landuko dugu. Norbere ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua ezagutuko dugu, baita aberasten saiatu ere.
Aurrez aurreko saioen datak: iraialk 16 eta urriak 23
Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.
30 orduko ikastaroa da, eta lau aste iraungo du. 3 aurrez aurreko saio izango ditu (ikasleekin adostuko da hau), hasieran lehenengoa eta amaieran beste bi. Aurrez aurreko saioak ordu bikoak izango dira.
Gainontzeko 24 orduak on-line lanketarako izango dira. Edukiak moduluetan banatuta egongo dira, eta modulu bakoitza egiteko aste bat izango dute ikasleek, hau da, bakoitza bere erritmoan, baina koordinatuta.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.
Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.
Irakasleak orokorrean
Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line
Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.