Irakasleen formakuntza :: Kimika

162 Kimika ikasteko saiakuntza bitxiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko urtarrilaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urriaren 29a

Kimikaren Nazioarteko urtea izendatua izan zen 2011. urtean, eta kimika hutsa besterik ez garela esaten dugu maiz. Kimikarekin azaldu ahal ditugu gure eguneroko bizitzan harritzen gaituzten hainbeste fenomenoak, gazte garenean beti erabiltzen dugun zergatik galdera horri erantzuna emateko orduan. Zergatik bi likido batera ipini eta batzuetan guztiz nahasgarriak diren bitartean (alkohola eta ura) beste kasuetan nahastezinak diren (olioa eta ura)?. Zergatik erregaiak oxigenoarekin erretzean beroa askatzen duten bitartean beste prozesu batzuk endotermikoak dira?. Zergatik zerua urdin kolorez ikusten dugu baina ilunabarrean gorria?. Zergatik eskuratu ahal dugu elektrizitatea bi patata kable elektriko batekin lotzean? Nola lortu pegamendua esnetik abiatuz?

Antolatu nahi dugun ikastaro honetan etxeko materiala edota laborategi arrunt batean aurkitu ahal dugunekin, saio praktiko batzuk burutuko ditugu, ikasleen aurrean inolako arriskurik gabe eta erakusketa bezala errepika dezaten. Kimika irakasgaia ikasteko motibazioa eman nahi dugu esperimentuen bidez.

Datak: azaroak 18, 19, 25, 26, 27, abendauk 2, 3

Irakasleak

  • Maite Artetxe Pujana

    Kimikan lizentziatua. Doktorego ikerlaria (polimeroak). XV.CAF-Elhuyar 3. sariduna izan zen. UEUko kidea.

  • Garikoitz Beobide Pacheco

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika ez-organikoko irakaslea. UEUkidea.

  • Fernando Mijangos Ugarte

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.

  • Maitane Olivares Zabalandicoechea

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika analitiko saileko irakaslea. UEUkidea.

  • Dani Zuazagoitia Rey-Baltar

    Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika analitiko saileko irakaslea. UEUkidea.

Helburuak

Irakasleei baliabide didaktikoak zein jarduera berriak eskaintzea.

Kimikak, bigarren hezkuntzan izan behar duen dimentsio kontestual eta aplikatuari buruzko errekurtsoak lantzea.

Eguneroko bizitzako hainbat material eta produktuen erabilera eta ezaugarriak aztertzea.

Ikastetxetan dauden materialak direla bide saiakuntza errazak antolatzea.

Laborategian izan behar den giro garbia, kontzentratua eta segurua ziurtatzea

Edukiak

  • Redox prozesuak, edo korronte elektrikoa lortu pataten bidez.
  • Azido eta baseen kimika. Indikatzaile bat lortu aza gorria erabiliz.
  • Alkoholimetroa, edo nola jakin daiteke zenbat alkohola edan dugun. Estekiometria
  • Nylon polimeroaren sintesia. Polimeroak
  • Fritangako olioa erabiliz biodiesela lortu. Erragaiak eta ingurumena.
  • Nola jakin ahal dugu disoluzio ezezagun batzuk zer diren. Detektibe kimikoa.
  • Plaka fotovoltaikoak bultzatzen duen automobila.
  • Uraren elektrolisia energia berriztagarrien bidez. Urarekin funtzionatzen duen automobila.
  • Zilar ispilua
  • Esnetik lekeda nola lortu?
  • Botila urdina
  • Energi askearen aldaketa, Sumendi Kimikoa.

Metodologia

Ikasleagoaren eguneroko bizitzatik hurbil dauden arazo-egoerak aurkeztu ondoren errazak eta harrigarriak diren saiakuntzak burutuko dira.

Behaturiko gertaerak aztertuko dira kimikaren oinarrizko printzipioak azalduz, eta parte hartzaileek irakasten dituzten gaien edukiekin erlazionatuz, ikastetxetan inplementatzea.

Metodologia erabat parte-hartzailea bultzatuko dugu, guztion ekarpenekin burutuko dena, eta neska mutilak berpizteko baliogarria izango delarik.

Hiru orduko lan saioak laborategian gauzaturiko dira, materiala ahalik eta sinpleena erabiliz, hots, etxetan daukagun materiala (koilarak, lapikoak, termometroak, …). Azalpen teoriko arin batzuk laborategian saio aurretik emango dira eta horren ostean praktika burutuko da. Lortutako emaitzak laborategian aztertuko ditugu eta ikasle bakoitzari txosten zientifiko bat idazteko eskatuko zaio. Moodle plataformaren bidez ordu ez presentzialak beteko dira.

 

Txosten praktikoak gidoiak, matrikulaturiko ikasleei emango zaizkie aurkezpen egunean, eta plataforman eskegiko dira.

 

Ikus daitekeenez laborategiko 12 praktika x 2 ordu praktika bakoitza egiteko = 24 ordu (azalpen teorikoa + saio praktikoa) . Praktika bakoitzeko, “ikasleak”, ordu erdi ez-presentzial izango du, emaitza eta bere inplementazioa bere ikastetxetan diseinatzeko. Guztira 30 ordu.

Nori zuzendua

Bigarren hezkuntza eta Batxillergoko irakasleei zuzenduta. Azalpen zehatzagoak hemen

Matrikulaziorako argibideak

2. izen emate epean:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

Garatu

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila

Etiketak

garatu