Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza

Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan

  • Hasiera-data: 2013(e)ko ekainaren 18a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko ekainaren 28a
  • Tokia: Donostia - UPV/EHU campusa
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/donostia-upvehu/
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko maiatzaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko ekainaren 7a

Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.

Datak: ekainak 18, 20, 26 eta 28

Helburuak

  • Testuinguru akademikoa eta ahozko jarduera zedarritzea.
  • Eguneroko jardunean gure ahozko generoek duten lekua identifikatzea eta ezaugarritzea.
  • Ahozko hizkuntza aberasteko oinarrizko baliabideak eskuratzea: hizkuntzazkoak eta hizkuntzazkoak kanpokoak diren lengoaiak.
  • Ahotsaren kudeaketa menderatzen ikastea.

Edukiak

  • Hizkuntza ezberdinen interpretazioa eta ezagutza: ez berbala eta berbala.
  • Gorputza, arnasa, ahotsa eta hizkuntza.
  • Talde dinamikak eta jarduerak.

Metodologia

  • Azalpenak.
  • Mota askotariko jarduera praktikoak.
  • Talde dinamikak: maila indibidual eta kolektiboan ariketa eta gogoetak.
  • Bideo grabaketak.
  • Eredu ezberdinen azterketa.

Nori zuzendua

EHUko irakasleei

Matrikulaziorako argibideak

Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da.

Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:

  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Isabel Elorzari

Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.

Babesleak