Irakasleen formakuntza :: Hizkuntzalaritza

Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan.

  • Hasiera-data: 2014(e)ko urtarrilaren 13a
  • Amaiera-data: 2014(e)ko urtarrilaren 15a
  • Tokia: Donostia - UPV/EHU campusa
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/donostia-upvehu/
  • Ordutegia: Astean zehar. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu

Jarduera hau UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei zuzenduta dago eta Gipuzkoako campusean emango da, ondoko datetan:

  • Datak: 2014ko urtarrilak 14 eta 15.

 

Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.

 

Irakaslea

Helburuak

  • Testuinguru akademikoa eta ahozko jarduera zedarritzea.
  • Eguneroko jardunean gure ahozko generoek duten lekua identifikatzea eta ezaugarritzea.
  • Ahozko hizkuntza aberasteko oinarrizko baliabideak eskuratzea: hizkuntzazkoak eta hizkuntzazkoak kanpokoak diren lengoaiak.
  • Ahotsaren kudeaketa menderatzen ikastea.

Edukiak

  • Hizkuntza ezberdinen interpretazioa eta ezagutza: ez berbala eta berbala.
  • Gorputza, arnasa, ahotsa eta hizkuntza.
  • Talde dinamikak eta jarduerak.

Metodologia

  • Azalpenak.
  • Mota askotariko jarduera praktikoak.
  • Talde dinamikak: maila indibidual eta kolektiboan ariketa eta gogoetak.
  • Bideo grabaketak.
  • Eredu ezberdinen azterketa.

Nori zuzendua

UPV/EHUko irakasle, ikerle eta langileei.

Matrikulaziorako argibideak

Izena emateko epea itxita dago baina izen emateak onartzen dira.

Ikusi deialdia Euskararen arloko Errektoreordetzaren dokumentu honetan: Euskarazko Hobekuntza Ikastaroak (2013-2014)

Izena emateko:

  • Osatu dokumentu honen amaieran dagoen izen-emate fitxa.
  • Bidali osatuta helbide honetara: maite.atxikallende@ehu.es

Oharrak

Egitarauari buruzko informazio gehiagorako: Irati Iciar, 943821426, i.iciar@ueu.org

Izen emateari buruzko argibideak: Maite Atxikallende, 946 01 2081, maite.atxikallende@ehu.es

Babesleak